Txikipedia:Gillian Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chicagon (Illinois) jaio zen 1968 urtean. 55 urte ditu.

Gillian Leigh Anderson zinema, telebista eta antzerkiko aktore estatubatuarra da. Antzerkian iblli ondoren, mundu osoan ospetsu egin zen The X-Files telesailean FBIko Dana Scully agentea antzezteagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagon (Illinois) jaio zen 1968. urtean. Jaio eta gutxira, bere familia Puerto Ricon kokatu zen hamabost hilabetez, gero Erresuma Batura joan ziren bizitzera eta hamaika urte zituen arte bizi izan zen bertan. Orduan, familia Estatu Batuetara itzuli zen, Grand Rapidsera (Michigan).

22 urte zituela, New Yorkera joan zen bizitzera eta zerbitzari gisa lan egin zuen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n, Absent Friends in Manhattan antzezlanean parte hartu zuen eta "Artista Berria"ren World Theatre Award saria irabazi zuen.

The Fall telesailako bi protagonistetako bat ere bada. Beste film hauetan ere parte hartu du: The House of Mirth, The Mighty Celt, The Last King of Scotland, The X-Files eta The X-Files: I Want to Believe. [1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gillian Anderson. 2024-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).