Txikipedia:Gimnastika artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gimnastika artistikoa

Gimnastika artistikoa aparatu jakin batzuekin egiten den gimnastika mota bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnastika artistikoaren bi mota daude: gizonezkoena eta emakumezkoena. Gizonezkoen gimnastika artistikoan, sei proba dituzte: barra finkoa, zaldi-jauzia, zaldi arkuduna, eraztunak, barra paraleloak eta lurreko ariketak. Emakumezkoetan, aldiz, lau proba besterik ez: oreka-barra, barra asimetrikoak, zaldi-jauzia eta lurreko ariketak. Gimnastikako helburua da aparatu bakoitzean gero eta gauza zailagoak egitea, gero eta perfekzio handiagoarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnastika artistikoa XIX. mendean sortu zuen, zehazki 1811ean, Berlingo Alemaniako Institutuko Friedrich Ludwig Jahn irakasleak. Antzinako Erromako eta Greziako elementuak hartu zituen, gimnastika berri bat sortzeko. Gimnastika berriak arrakasta izan zuen Alemanian, eta hainbat gimnasia talde sortu ziren. 1896an Atenasen jokatutako lehen Olinpiar Joko modernoetan, kirol hau sartu zuten. Garai hartan, gimnastika artistikoa eta atletismoa lehiaketa multzo berean zeuden.

Gimnasta bat, ariketa bat egiten.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen kategorian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barra asimetrikoak: Barra asimetrikoetan, beheko barra egokitua izan daiteke 140 eta 160 zentimetro artean, eta goiko barra 235 eta 240 zentimetro artean. Ariketa hori kategoriaren arabera aldatzen da.
  • Lurra: Musikalki egokituta egon behar du koreografia baten bidez, 70 eta 90 segundo bitarte iraun behar du eta lurzoruaren eremu osoa estali behar du.
  • Oreka barra: Oreka barrako ariketak 70 eta 90 segundo arteko iraupena izan behar du eta aparatuaren luzera guztia okupatu behar du. Oreka-barra 1,2 metroko altueran dago, 10 zentimetroko zabalera du eta 5 metro neurtzen du.
  • Zaldi jauzia: Jauzirako lasterketa egiteko erabiltzen den pista metro bat zabal eta 25 metro luze da. Astoak 120 zentimetroko altuera du, 35 zentimetroko zabalera eta 160 zentimetroko luzera.

Gizonezkoen kategoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztaidun zaldia: Animaliarekin  duen antzekotasunagatik deitzen zaio. Neurri hauek dituzte: 1,15 metroko altuera, 1,60 metroko luzera eta 35 zentimetroko zabalera. Uztaien altuera 12 zentimetro da; eta bien arteko distantzia, 40 eta 45 zentimetro artekoa.
  • Eraztunak: Bi eraztun zintzilik dituen egitura batez egina dago aparatua, lurretik2,75 metrora. Bien arteko distantzia 50 zentimetrokoa da eta 18 zentimetroko barne-diametroa du. Gimnasiako indar-aparatu nagusia da.
  • Barra finkoa: Barra finkoa 2,40 metroko luzera duen barra bat da, eta lurrarekin paraleloan dago, metalezko egitura baten gainean 2,80 metroko altueran. Indar eta oreka mugimenduetan datza proba. Gaur egun, akrobaziaren bidez oso erakargarri bihurtu nahi da tresna hori; beraz, egiten den ariketa bakoitzak elkarrengandik desberdina izan behar du.
  • Zaldi jauzia: Tranpolin baten bidez abiada hartuta, plataforma batetik salto egitean datza. Pistak 25 metro luze ditu, eta amaieran, gimnastak abiada hartu behar du 1,35 metroko altueran jarritako zaldirantz jauzi egiteko.
  • Lurra: 12x12 metroko azalera batean egiten da eta erorketak arintzeko material elastikoz egina dago. Ariketak 50 eta 70 segundo bitartekoak dira gizonezkoentzat. Proban zehar mugimendu akrobatikoak eta gimnastikoak egiten dira.
  • Barra paraleloak: Barra paraleloak 3,5 metroko bi barra dira, 1,75 metroko altueran eta paraleloan, 42 eta 52 zentimetro arteko distantziaz elkarrengandik banatuta. Proba honetan, oreka-ariketak eta indar-ariketak egiten dira, eta gimnastak bi barrak erabili behar ditu.