Wikipedia, Entziklopedia askea

Haritz gorria (Quercus rubra) landareen erreinuaren barruan dagoen zuhaitz mota bat da. Haritz bat hain zuzen. Zuhaitz mota honek Ipar Amerikako hainbat lekutan aurki daiteke berau baita bere jatorria. Dena den, gaur egun, basogintzan erabiltzen den haritz mota da, horregatik, beste lekutan ere egon daiteke; adibidez, Europan.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritz gorria zuzen hazten den zuhaitza da. Asko handitzen dira, eta normalean, 35-43 metrotara ailegatzen dira. Gainera, beraien enborra, oso lodia da.

Haritz gorriaren altuera

Mota hauetako landareek, bere izena ematen dioten hostoak dituzte. Haritz gorrien hostoak, bereziki, kolore gorria hartzen dute udazkenean zehar.

Haritz gorriaren hostoak

Zuhaitz honetatik, zura lortu daiteke; eta gehienbat upelak egiteko erabiltzen da.

Haritz gorriaren zura

Hauetatik, fruituak ateratzen dira; konkretuki, ezkurrak.

Haritz gorrietatik lortu daitezkeen fruituak (ezkurrak)

Non aurkitu ahal ditugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Ipar Amerikakoa da; Estatu Batuetako ipar-ekialdean, Kanadako hego-ekialdean eta Mexikoko ipar-ekialdean aurkitu daiteke.

Nondik dator haritz gorria?


Dena dela, haritz gorria, basogintzan asko erabiltzen den zuhaitz mota da. Hortaz, beste hainbat tokitan ere aurkitu dezakegu; hala nola, Europan. Kasu gehienetan, haritzaren zura aprobetxatu egiten dute; honi etekin ekonomikoa ateraz.

Egoera askotako lurzoruak jasaten baditu ere, erreken inguruan bizitzea nahiago dute. Beraz, erraza izango da, hauek ibaien ertzetan aurkitzea.

Non aurkitu daitezke haritz gorriak?

Nola identifikatu daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritz gorria erraz identifikatu dezakegun zuhaitza da. Hau, enborraren azalagatik antzematen da; erdian marra distiratsuak diruditen gandorrak baititu. Beste haritz batzuek zuhaitzaren goialdean dute azalera-mota hori, baina enbor osoan marrak dituen zuhaitz bakarrak dira hauek.

   Ba al dakizu   

Haritz gorria basogintzarako erabiltzen den zuhaitza da eta Erdialdeko European espezie inbaditzailetzat hartzen da

Haritz gorriaren enborra

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritz gorriak, izaki autotrofoa da; hau da, bizitzeko behar duten janaria sortzeko ahalmena daukate. Beste modu batean esanda, materia organikoa ekoizten dute fotosintesiaren bitartez. Prozesu horretan, materia inorganikoa, hau da, ura eta CO2, materia organiko bihurtzen dute (glukosa) eguzki-energia erabiliz.

Hauek dira jarraitu behar dituzten pausuak:

  1. Lurzorutik ura eta gatz-mineralak hartzen dituzke. Mantenugai hauek hartzeko sustraiak erabiltzen dituzte.
  2. Sustraiak mantenugai horiek hartu eta zurtoinatik garraiatzen da hostoetara heldu arte. Zurtoinetatik, ura eta gatz-mineralak (izerdi landugabea), hostoetara garraiatzen dituzte.
  3. Hostoetara ailegatzean, Eguzkiaren laguntzarekin fotosintesia egiten dute; hau da, ura eta CO2, azukre bihurtzen dute. Lortutako azukreak behar duten energia ematen die, beraz esan dezakegu haien elikagaia dela
  4. Azkenik, lortutako janaria landare osoan zehar garraiatuko da; zelula guztietara heltzeko.
Fotosintesiaren prozesua

Nolakoa da beraien bizi zikloa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi-zikloa, ezinbesteko prozesua da izaki bizidun guztientzako. Iraupen luzeko prozesua dela diogu, jaiotzen garenetik, hiltzen garenen arte irauten duelako. Prozesu hau etengabea bada ere; faseetan banatzen da. 1.LORAKETA: Haritz gorria dituen loreak ez dituzte intsektuek polinizatzen, baizik eta aireak; hau da, airearen laguntzaz lorean dagoen polena mugitzen da eta polinizazio hori lortzen da.

Haritz gorriaren lorea

2.FRUKTIFIKAZIOA: Haritz gorriaren fruta eta hazia ezkurrak dira. Lore emearen barruan polena sartu denean ezkurra garatzen hasiko da. Haritz gorriaren kasuan hazi eta garatuko dira, baina ez dira helduko, eta negu ostean eta hurrengo urtean zehar ernetzeko prest daude.

Ezkurra guztiz hazi gabe
  • 3.HAZIA SAKABANATZEA: Hazia, edo ezkurra, ez da haizearekin mugituko eta soilik zuhaitzetik eroriko da. Animaliek, bereziki katagorriek, mugituko dituzte lekuz lehen zuhaitzetik distantzia batera hasiz.
Katagorri bat, ezkurra sakabanatzen
  • 4. ERNETZEA: Lurzoruko baldintza onak badira eta etsaien erasoak saihesten badute, intsektuen erasoak adibidez, prest daude ezkur horiek haien kabuz ernetzeko eta hazteko.
Ezkurra guztiz hazita dagoenean
  • 5. HELDUTASUNA: Haritz gorria urte asko bizirik irauten duen izaki biziduna da. Hala ere, bizirik irauteko arriskuak aurkitzen ditu bizitzan zehar, sute batean erretzeko adibidez.
Haritz gorri heldu bat