Wikipedia, Entziklopedia askea

Hauspeakin ontzi

Eduki-taula

Hauspeakin ontzia

Hauspeakin ontzia edo prezipitatu ontzia laborategian erabiltzen den beirazko ontzia da. Likidoak nahasteko edo beroketarako erabiltzen da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindro forma du eta ipurdi laua izaten du. Likidoak botatzean laguntzeko triangelu txiki bat du. Alboan likidoak neurtzeko neurriak ditu. Tamaina askotakoak izan daitezke.

Nahiz eta beirazkoak izan gehienak, metalezkoak edo plastikozkoak ere izan daitezke.

Ontziaren albo batean bolumena adierazten duten markak daude (50, 100, 150ml...).

Ontziaren triangeluagaitik ezin da estali baina hala ere erloju beira batekin estal daiteke.