Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza Euskal Herrian

HEZKUNTZA EUSKAL HERRIAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HELBURU NAGUSIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzaren helburu nagusia haurren garapen pertsonala bultzatzea da, gizartean elkarbizitzen erakutsiz. Hau da, ikasgai desberdinez baliatuz irakasleek ezagutza ugari partekatzen dituzte, esate baterako, gure kulturaren ezaugarriak, ohiturak, balioak...diren bezala. Aldi berean, oinarrizko ikasgaien (matematika, euskara...) bitartez egunerokotasunean behar ditugun ezagutzak ikasten ditugu, adibibidez, matematikako eragiketak eta hizkuntzaren arauak diren bezala.


ESKOLA MOTAK ETA HAUEN EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ikasi ahal izateko hiru eskola mota ditugu: publikoa, pribatua eta kontzertatua. Lehenik eta behin, eskola publikoaren kasuan, ikasi ahal izateko ez dugu ordaintzen, hau da, guretzat doakoa da. Bestalde, eskola pribatuaren kasuan berriz, guztiz aurkakoa gertatzen da, hain zuzen, bertako ikasleek ikasi ahal izateko ordaindu egin behar dute. Azkenik, eskola kontzertatuari dagokionez, urtean diru kopuru bat ordaindu behar dute bertako ikasleek, nolabait esanda, eskola kontzertatuak publikoaren eta pribatuaren ezaugarriak beregain hartzen ditu.

   Ba al dakizu   
Euskal Herriko hezkuntzak berezitasun bat duela, ikastola izeneko eskolak baitaude. Hauen bitartez, belaunaldi berriei euskaldunen balioak eta hizkuntza erakusten zaie, euskal kultura sustatuz.

ESKOLA EREDUAK ETA HAUEN EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste alde batetik, Euskal Herrian euskera dela eta, hiru eskola eredu desberdin ditugu: A, B eta D ereduak. Hauek euskararen erabilpenaren arabera sailkatzen dira, hau da, A ereduan ez da euskaraz erakusten. Bestalde, B ereduan oinarrizko ikasgaiak (matematika, historia...) erderaz ematen dira eta gainontzeko ikasgaiak euskaraz. Azkenik, D ereduan ikasgai guztiak euskaraz irakasten dira, hizkuntzak izan ezik. Honen bitartez, bakoitzaren beharrei erantzuten dien eta guztiontzakoa den hezkuntza eskuratzen dugu.