(«Txikipedia:Hiruki» orritik birbideratua)
Triangelua (hirukia ere deitzen zaio) hiru alde eta hiru angelu dituen irudi geometrikoa da. Hiru angeluen batuketak 180° ematen ditu.
Triangelu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Triangelu motak bereizteko orduan, bi modu erabil daitezke:
a) Angeluen zabaleraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Triangelu zuzena: bere angelurik handienak 90° dituenean.
- Triangelu kamutsa: bere angelurik handienak 90° baino gehiago dituenean.
- Triangelu zorrotza: bere angelurik handienak 90° baino gutxiago dituenean.
Zuzena | Kamutsa | Zorrotza |
b) Aldeen luzeraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Triangelu aldekidea: alde guztiek luzera bera dutenean.
- Triangelu isoszelea: bi alde berdinak direnean.
- Triangelu eskalenoa: hiru aldeak desberdinak direnean.
Aldekidea | Isoszelea | Eskalenoa |
Azalera eta perimetroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Triangeluaren azalera kalkulatzeko, oinarria bider altuera zati bi egin behar da. Perimetroa, aldiz, 3 aldeen batura da.
Ikusi beste hauek ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]