Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizona igurtzitako anis botila jotzen.

Igurtzitako botila idiofonoen familiako soinu-tresnatzat har dezakegu.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botila honek azal zimurra izaten du, eta igurzteko koilara edo antzeko beste tresna bat.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilararekin botilaren azala igurtzi behar da, erritmoa markatuz.

Igurtzitako botila euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koilara edo bestelako tresnaz igurtzitako azal zimurra duten botilak Euskal Herriko hainbat tokitan erritmoa markatzeko soinu-tresna gisa erabili izan dira, bazkari eta afari osteko lagunarteko saioetan kantuari laguntzeko, esate baterako.