Edukira joan

Txikipedia:Irati Jimenez

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irati Jimenez idazle euskalduna da. 1977ko maiatzaren 15ean Mundakan jaio zen eta Bizkaian leku askotan bizi izan da. Haren aita, Edorta Jimenez, Bizkaiko idazle ezagunenetako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratik kazetaritza ikasi zuen eta EITB-n kazetari gisa aritu da. Orain, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna da eta enpresei interneterako aholkuak eta zerbitzuak ematen dizkie.

Idazle Elkarteko kidea da. Idazteaz bizitzea zaila denez kolaborazioak eta bestelako lanak egiten ditu. Emakume idazle gazteen taldean dago Karmele Jaiorekin batera.

Sari ugari irabazi ditu bere idazle karreran zehar. Hauetan, aipagarriena 2005ean jaso zuen Agustin Zubikarai saria Bat, bi, Manchester eleberriarekin.

Idazlanak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. NOBELA

  • Bat, bi, Manchester (2006, Elkar), Augustin Zubikarai nobela laburren saria
  • Nora ez dakizun hori (2009, Elkar), Igartza Sarian akzesita

2. IPUINA

  • Laranja azalaren negarra (2008, Kutxa Fundazioa), Donostia Hiria saria

3. BIOGRAFIA

  • Malcom X: Duintasunaren kolorea (2002, Txalaparta)

4. NARRAZIOAK

  • Atsekabe zaitut (2010, Txalaparta), Bizkaiko Liburu-saltzaileen "Farolillos de papel" saria
  • Aiztoa eta arkatza Idazleek idazteari buruzko emandako aholkuak, auto-laguntza gida bat (2013, Txalaparta)