Islamabad Asiako hiri bat da eta Pakistango hiriburua, baina ez hiri handiena. Herrialde horretako hiri handiena Karatxi da. 2015eko datuen arabera, 1,3 milioi biztanle ditu.
Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pakistango iparraldean kokaturik dago, mendien artean, 540 metroko altueran.
Udan oso beroa da eta tenperatura 46ºC-ra iristen da. Negua oso hotza da, zero azpiko tenperaturak ere izaten dira. Hilabete euritsuenak uztaila eta abuztua dira, baina normalean oso lehorra da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinatik bizi izan da jendea Islamabad inguruan, baina ez zen bizileku garrantzitsua izan. 1960ko hamarkadan eraiki zuten hiria, Pakistango hiriburu izateko asmoarekin.
Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Faisal meskita
- Pakistango monumentua
Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Faisal meskita
-
Pakistango monumentua
-
Pakistango Unibertsitatea
-
Blue Areako etxe orratzak