Heste itsua heste lodiaren hasierako atala da.
Heste lodiak lau atal dauzka:
- Heste itsua
- Goranzko kolona
- Kolon zeharra
- Beheranzko kolona
- Kolon sigmoidea. Jarraian uzkiarekin jarraituko da.
Heste itsua heste meharraren azken atala den ileonak heste lodiarekin bat egiten duen lekutik behera kokatuta dago. Zaku itxura dauka eta bere izenak dioen moduan, itsua da, ez dauka irtenbiderik. Honetan apendize bermiformea dago kokatuta.
Zenbaitetan apendizea infektatzen da (apendizitisa) eta ebakuntza baten bidez erauzi behar da. Apendizea erauzteak ez dauzka ondorio kaltegarririk.