Txikipedia:Jacqueline Bidegorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1924
Donapaleu
🔨
Lanbidea
Erresistentziaren kide
📷

Jacqueline Bidegorrik II. Mundu Gerla denboran juduak lagundu eta babestu zituen. Aitaren laguntzarekin, erresistentzia egin zuen alemaniarren kontra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jacqueline Bidegorri Thibaut 1924ko martxoaren 18an Donapaleun (Baxe Nafarroa) sortu zen. 1941ean, apez eta errabino batek sortutako erresistentzia sare batean engaiatu zen bere aitarekin. Egun, Donapaleun bizi da bere familiarekin (2023ko martxoan).

Erresistentzian lotura agente gisa hasi zuen bere karrera: beste lankideei dokumentuak pasarazten zizkien. Pixkanaka-pixkanaka juduen laguntzen hasi zen janaria eta jantziak emanez, bai eta gune librera pasaraziz ere.

Gerla bukatu eta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian gerla bukatu zelarik, bere historia ez kondatzea erabaki zuen, 2000. urtean Cerf familiak bere pista berriz atzeman arte. Cerf familiakoak juduak dira. Jacqueline eta bere aitak juduak salbatu zituzten gerla denboran. Historia hori atera eta gero, Israelara joan zen Juste parmi les nations titulua ukaiteko eta, Frantziara itzultzean, Ohorezko Legioaren Ordena Nazionala intsignea ukan zuen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Sud Ouest : actualités en direct et infos du journal Sudouest.fr» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).