Txikipedia:Kamtxatka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamtxatkako mapa

Kamtxatkako penintsula 1.250 km-ko luzeera duen Errusia penintsula bolkanikoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula bolkaniko hau Errusiako Ekialde Urrunean dago kokatuta, eta gainera Ozeano Barea eta Okhotskeko itsasoaren artean dago.

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere luzeera 1.250 kilometrokoa da eta sumendi kate bat da. 4835m-koa da sumendi kate horretako altuera maximoa, Kliuchevskoi sumendia da altuena.

Izena(jatorria)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez adituak ez dira ados jartzen  Kamtxatkaren etimologiaz. Askok  "Ainu" jatorriko toponimoa dela uste dute, Kamtxatka hegoaldeko, Sakhalin, Kuril uharteen eta Japoniako Hokkaido iparraldearen artean hedatu zen talde etniko batena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan zehar klima epela izaten da gehien bat(15 eta 20 Cº artekoa), baina, uda ez denean, klima hotza da, hau da, bi klima desberdin, klima subartikoa eta klima epela.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamchatkako hartz marroia

Lurralde honetako fauna, oso hedatua eta aberatsa da, klima desberdin eta baldintzen ondorioz.  Gizakion eragina ez da  gehiegi nabaritzen zonalde horietan, espezieen biodibertzitatea bermatuz. Inguru hauetan dauden ezpezieak hurrengo hauek dira: otsoa, ​​azeri artikoa, beste azeri espezie batzuk, katamotza, otsoa, ​​zibeltxoa, ergelak eta itsas igaraba; ungulatu-espezie handiak, hala nola mufloia, elur-oreina eta altzea, eta karraskariak, hala nola erbiak, marmokak, lemmingak eta hainbat urtxintxa espezie. Eta beste espezie ugari ere daude.


Sumendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamtxatkan 300 sumendi inguru daude, baina hoietatik bakarrik 30 daude aktibo eta 1996an Gizartearen Ondarean sartu zituzten sumendiak. Kamtxatka munduko leku bakarra da sumendi aktiboen dentsitate horrekin.

Historikoki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamtxatkako lurrikara: Erregistroak dauden urtetik Kamtxatkan egon den lurrikararik nagusiena 1952ko azaroaren 4an gertatu zen,  arratsaldeko 04:58etan, bertoko orduan. Hasieran 8,2ko magnitudea esleitu zitzaion, baina lurrikara horri 9,0ko magnitudea egotzi zitzaion azken urteetan. Tsunami handi bat sortu zen eta Kamtxatka penintsulan eta Kuril uharteetan suntsipen handia eragin zuen. Hala ere ez zen hildakorik gertatu. Hawaii-era ere heldu zen, milioi dolar arteko kalteak eta abere galerak sortuz, baina ezer gehiago. Japoniak ere jakinarazi zuen ez zela biktimarik edo kalterik izan. Tsunamia Alaska, Txile eta Zeelanda Berrira, urruneko tokietara, iritsi zen ere ,baina ez zen  galera handirik gertatu.

https://www.elrincondesele.com › curiosidades-peninsula...

https://delacallejuan62.wixsite.com/museonegro/post/terremoto-de-kamchatka-de-1952

https://animalia.bio/es/kamchatka