Txikipedia:KatelynOhashi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katelyn Ohashi 2019

Katelyn Ohashi sortu da 1997an apirilaren 12an, Newcastlen, Washingtonen. Jatorriz japoniarra zuen aita (Richard) eta alemaniarra zuen ama (Diana).

Bere ama gimnasta izan zen baita ere. Hiru anaia ditu. Lau aldiz izan zen junior mailako gimnasia selekzio nazionaleko kidea, eta 2011n junior mailako txapeldun nazionala izan zen. 2015etik Amerikako unibertsitate txapelketan UCLA taldeko parte da. 10.0 puntu ukan zituen Arizoniako Unibertsitatearen aurkako lehian.

Katelyn Ohashi 2016

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, lesio batek sorbalda ebakuntza egitera behartu zuen. Urte hartan, bizkarreko lesio bat jasan zuen, ebakuntza gehiago behar izan zuen. Ondotik Ohashi UCLA-ko gimnastika taldean sartu zen 2015-2016 denboraldian. 2019ko apirilean, bere kirol ibilbidea amaitu eta bere azken Unibertsitate Txapelketa Nazionalean parte hartuko zuela iragarri zuen apirilaren 20an.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Pac-12 gimnasia Txapelketan nabarmendu zen. Bere solairuko programak, Michael Jackson-en medley musika batean, 9,950/10 puntuazioa lortzeko aukera ematen dio. 2019ko unibertsitateko erronkan, 10en gain puntuazio ezin hobea lortu zuen pop musikaren nahasketa batean solairuko programa batean.