Txikipedia:Konakry

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konakry (Frantsesez edo Gazteleraz: Conakry, Susueraz: Kɔnakiri) Gineako hiriburua da. 2.048.525 biztanle zituen 2022. urtean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konakry-ko leku ikusgarrienak

Konakry Gineako mendebaldean dago eta Ginea Afrikakoan. Sierra Leona, Liberia, Boli Kosta, Mali, Senegal eta Ginea-Bissau inguratzen dute Gineako muga gehiena, gainerakoa ozeano Atlantikora begira dago, Konakryrekin batera. Bere azalera 450km2-koa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konakryn nazioarteko aireportua eta portua daukate, bertako hainbat produktu garraiatzeko, adibidez, burdinkia, bauxita, fruituak, kafea eta arraina. Konakry hiriburua, hiririk handiena eta gune ekonomikorik garrantzitsuena da. Hizkuntza ofiziala frantsesa da, biztanleriaren % 85 musulmana da, eta beste gutxiengo erlijioso batzuk daude. Konakryk, batez ere Guineak, munduko bauxita-erreserba handienak eta gehien esportatzen duen minerala du, urrearekin eta diamanteekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958ko urriaren 2an Frantziar estatutik independizatu ziren. Honen ostean, hurrengo hamarkadetan Konakryren biztanleria asko handitu zen.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konakryko, beraz Gineako hizkuntza ofiziala Frantsesa da, baina beste hainbat ere dira erabiliak Ginear estatuan, adibidez, fula, susua edo maninka, besteak beste.

Konakry hiria goitik ikusita

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Konakryko lekurik ikusgarrienak eta garrantzitsuenak:

  • Sandervaliako museo nazionala.
  • Konakryko Lorategi Botanikoa
  • Guineako liburutegi Nazionala
  • Guineako fitxategi nazionalak

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Sakratuaren eta lotsagabearen arteanyu”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konakryren ohituretako bat da hau, txotxongilo honek hainbat funtzio ditu: ugalketa, osasuna, zortea, arrakasta... Haur bat jaiotzean edo adin gutxirekin hiltzen denean, "haurtxo txotxongilo" bat egiten da. Benetako haurra balitz bezala eramaten du amak dolu gisa: janaria prestatzen dio, beste ume bat jaio arte zaintzen du. Orduan, txotxongiloa lurperatzen da. Herri-tradizioak dioenez, prozedura horri esker, txotxongiloari eraso egingo zion "deabrua" edo "haur-arimen jangelako jenioa" berarekin joango zen hileta elizkizunean.

“Txontxongilo sakratua”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ohituretako bat honako hau da, familia bakoitzean, figura babesle moduko bat dago. Sakrifizioan eskaintzen dizkioten animalien odolez janzten edo igurzten dute, eta familia-buruaren etxolaren izkina batean dago. Azken horrek, manipulatzeko eskubidea duen bakarrak, eskuan eusten dio otoitzak egiten dizkion bitartean. Bere mugimendu kodifikatuak bat datoz bere hitz magikoekin. Arbasoen izpirituaren egoitzatzat hartuta, txotxongilora jotzen da familian atsekabe bat gertatzen denean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konakryko klima, nahiko berotsua da, klima tropikala dauka, eta bataz besteko tenperatura 25ºC-koa da. Konakryk bi urtaro nagusi dauzka bata hezea eta bestea lehorra. Hezea den urtaroan, prezipitazio ugariak daude