Txikipedia:Lahore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lahoreko Shahi Masjid mezkita

Lahore Pakistan herrialdeko herri bat da. Pakistaneko ipar-ekialdean dagoen Punjab probintziako hiriburua da. Punjab  populazio handiena duen hiria da, hamar millioi biztanle inguru ditu. Usman Younis da Lahoreko presidentea[1].

Asiako mezkitarik handiena du eta bere Shalimarreko lorategiak oso famatuak dira.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lahoreko kokapena

Ravi ibaiaren ondoan dago toki hau eta bederatzi zona edo herrixkaz osatuta  dago. Horietako batzuk Ravi, Shalimar edo Iqbal herriak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lahoreren jatorria antzinetik etorriko litzateke. Hiria inperio ugarik kontrolatu dute  historian zehar; besteak beste, Shahi hinduek, Ghaznavidsek, Guridseketa Delhi Sultanatek Erdi Aroan. Lahore XI. mendean mongoliarrek sortutako hiria da. 1767 urtean, Sikhen hiriburu bihurtu zuten, baina 1849 urtean,  britainiarren mende geratu zen[2].

Toki ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahi Masjid eta Badshahiko mezkita ikaragarri politak dira, Asiako handienetarikoak. Musulmanen kulturan  berebiziko garrantzitsia du leku horrek, haien jainkoarekin komunikatu baitaitezke.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lahoreko klimaren grafikoa

Lahoreko tenperaturak nahiko altuak dira. Udan, ekainean, batez ere, urteko tenperatura altuenak izaten dira. Udan ere euri jasa handiak izaten dira

Ekonomia eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lahore Pakistango hiririk aberatsena omen da , 2014an BPG 58.140 milioi dolar (PPA) kalkulatu zuen. Punjab eskualdeko kultur gune historikoa da, 4​5​6​ eta herrialdeko hiri sozialki liberal,7​ progresista 8​ eta kosmopolitenetako bat da[3].

  1. (Gaztelaniaz) Lahore. 2024-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) Lahore. 2024-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  3. (Gaztelaniaz) Lahore. 2024-02-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).