Edukira joan

Txikipedia:Larisa Latynina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Larisa Semionovna Latynina 1934ren abenduaren 27an Jersón, Ukranian jaiotako gimnasta arrakastatsua da. Historiako eta Olinpiar Jokoetako emakume eta gimnastarik sariduena da, 1956 eta 1964 artean 18 olinpiar medaila lortu zituen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira Larisak bederatzi urrezko medaila, bost zilarrezko eta lau brontzezko irabazi ditu, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetara arte, historiako domina olinpikorik handiena izan zen. Latýnina 1956ko Melbourneko Olinpiar Jokoetan, Erroman 1960 eta Tokion 1964an parte hartu zuen. Dortmundeko Munduko Txapelketan erretiratu zen 1966an, 31 urte zituela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stalingradoko guduan hildako Pelageya Anisimovna Barabamyuk (1902-1975) eta Semyon Andreevich Diriy (1906-1943) alaba da. Latynina hiru aldiz ezkondu zen. Bere azken eta gaur egungo senarra Yuri Izrailovich Feldman da (1938an jaioa), Errusiako Zientzia Elektroteknikoen Akademiako kidea eta lehiaketetako txirrindulari ohia. Aurreko ezkontza bateko bere alaba, Tatyana Ivanovna Latynina (1958an jaioa), herri dantzaria da. Amak munduko txapelketako titulua irabazi eta bost hilabetera jaio zen, eta jaio eta zazpi hilabetera Latynina txapelketa nazionaletan lehiatu zen. Latyninak bere haurdunaldia isilpean gorde zuen, baita bere entrenatzailearengandik ere. Seme bat ere izan zuen.