Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Louis Tomlinson

👶
Jaiotza
1991ko abenduaren 24a
Doncaster
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi

Louis Tomlinson[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis William Tomlinson 1991ko abenduaren 24ean jaio zen, Doncasterren. Erresuma Batuko abeslari eta konpositorea da. One Direction taldearen partaide izan zen, taldea banandu arte.

Ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion.

Louis Tomlinson

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela Fat Friends filmean extra paper bat izan zuen eta orduan aktore ikasketak egitea pentsatu zuen.

One Direction (2010-2016)

The X Factor telesaioan aurkeztu zen "Hey There Delilah" abestiarekin eta hurrengo fasera pasatzea lortu zuen. Orduan Nicole Scherzinger epaileak Louis, One Direction izeneko taldea sortzea iradoki zien Louisi eta Harry Styles, Niall Horan, Zayn Malik eta Liam Payne-ri.

Bakarkako bidea (2016-)

Erresuma Batuko zerrendetan bigarren postua lortu zuen eta Billboard Dance/Electronic Digital Song Sales zerrendan lehenengoa. 2017ko uztailean "Back to You" singlea atera zuen eta Epic Records disketxearekin kontratua sinatu zuela iragarri zuen ondoren. "Just Like You" eta "Miss You"" abestiak atera zituen 2017an bertan.