Edukira joan

Txikipedia:Maddi Ane Txoperena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maddi Ane Txoperena Hendaian sortua da 1994ko azaroaren 23an, gaur egun 29 urte ditu. Bertsolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maddi Ane Txoperena
Maddi Ane Txoperena

Lesakan bizi da. Gasteizen Euskal Ikasketak hasi ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean eta urte batera utzirik, hainbat lanbideetan aritu da lanean kazetari, bertsolari, eleberrigile eta ekintzaile feminista bezala. Euskara eta frantsesa badakizki. 8 urte ingururekin hasi zen. Hendaiako bertso eskolan. EuskalHerriko eskolarteko bertsu txapelketa irabazi zuen eta hainbat gazte sariketatan parte hartu zuen. Euskal Herriko eskolarteko bertsu txapelketa irabazi zuen eta hainbat gazte sariketatan parte hartu zuen.[1]

Bere lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Xilaba bertsolari txapelketan parte hartu zuen. 2020ko urrian Xilabako hirugarren kanporaketan nagusitu zen. 2020.urtean, Gazteluma bekari esker, "ene baitan bizi da" liburua laburra idatzi zuen. Urte berean, Igartza saria irabazi zuen "ez erran inorri" izeneko liburua proiektuarekin.

Bere txapelketa handienak hauek izan ziren :

-2019ko Xilaba Bertsulari Xapelketan txapeldun izan zen (Talde irabazleko kideak: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe)

-2021eko Xilaba Bertsulari Xapelketan finalista izan zen, seigarren bukatu zuen.

-Iparraldeko eskolarteko txapelketa irabazi zuen bi aldiz 2009 eta 2011an

-Euskal Herriko eskolarteko txapelketa irabazi zuen 2011

Bukatzeko , Igartza saria irabazi du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maddi Ane Txoperena. 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. (Ingelesez) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maddi Ane Txoperena - Biographies - BDB. Bertsolaritza Database» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).