Txikipedia:Manex Erdozaintzi kolegioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa edo MEE Kolegioa Larzabalen, Baxe Nafarroan, kokatua den ikastola da. Seaskan den kolegioa bat da, 1999an sortua. Probintzian kolegio mailan euskarazko ikasketak eskaintzen duen bakarra da. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an Seaska sortu zen, hasieran ikastolak baizik ez zen eskaintza. Urtez urte zabaldu da eta orain bai ikastola, kolegio eta lizeo bada Seaskan. Gaur egun 244 ikasle dira orotara MEEK-en.

2024ean,Ipar Euskal Herri osoan ikasketetan eta harremanetan euskara erabiltzen duten kolegioak bost hauek dira: Kanbon, Xalbador (1983an sortua), Larzabalen, Manex Erdozaintzi Etxart ( 1999an sortua), Ziriburun, Piarres Larzabal (1999an sortua), Baionan, Eztitxu Robles (2017an sortua), Senperen, Kattalin Elizalde (2023an sortua).

1999an sortu zen Manex Erdozaintzi kolegioa. Oztibarren finkatua, inguruetako ikastolako haurrak jasotzen ditu: Sohutatik, Alozetik, Amikuzetik, Garazitik, Baigorritik, Ortzaizetik eta Oztibarretik.[2]

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-2024 ikasturteko datuak:

  • ikasle; 3 gela 3.ean ( ikasle), 2 gela 4.ean ( ikasle),2 gela 5.ean (  ikasle) eta 3 gela 6.ean ( ikasle).

Astean bi aldiz, azken orenean, maila desberdinetako 12 ikasle inguru haien tutorearekin  biltzen dira lan lagundua egiteko. Ikasleen arteko ezagutza  eta elgar laguntzearetzat

Helburua[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz ikastea da lehen helburua. Eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea.

Kolegioan diren proiektuak edo ateraldiak:

  • 3.ek: Libertimendua eta engaiamendua.
  • 4.ek: bidai kulturala.
  • 5.ek: Trukaketa eta antzerkia.
  • 6.ek: ezagutza eguna eta aurten 2024an gau bat Baionan pasatuko dute.
  • Hasteko 2023-2024 ikasturtean ikasleetan orotara 244 dira. Gaur egun irakasleak 24 dira. Eta langileak 13 dira. Frantzian 859 000 irakasle dira bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.

Proiektuak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

EUSKARAREN EGUNA KOLEGIOAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurten, 3.eko ikasle eta irakasle talde bat bildu dira euskararen eguna antolatzeko Abenduaren lehenean iragan da. Arratsaldean jokoak proposatuak izan zaizkie beste ikasleei (euskaraokea, blind test, kadera musikala, ez ahantz hitzak, arte tailerra…). Ondotik, kontzertu bat antolatua izan da eta bukatzeko, urte guziz egiten den bezala 3.ek asmatu duten dantza grabatua izan da ikasle denekin .

IALA:Ikasgaien Arteko Lan Astea kolegioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste osoan talde ttipitan eta mailak nahasiz, ikasleek manera ezberdin batean lan egin dute gai baten inguruan. Aurtengo gaia: mendiak ziren Astelehen eta asteartean irakasleek antolatu dituzten tailer ezberdinetan parte hartu dute ikasleek. Asteazken eta ostegunean, ikasleak, beti talde ttipitan, geletan biltzen dira tailerretan ikusi dutena aipatzeko gero gaiaren inguruko aurkezpen bat prestatu behar dute eta ostiralean haien lana aurkezten dute bi irakasleren aintzinean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «HARRERA | MEE KOLEGIOA» MEEK (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. «Aurkezpena | Seaska» seaska.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. «Aurkezpena | Seaska» seaska.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  4. (Frantsesez) «HARRERA | MEE KOLEGIOA» MEEK (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).