Wikipedia, Entziklopedia askea

Munduko Futbol Txapelketa

Zer da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFA Munduko Txapelketa 2010

FIFAren Munduko Kopa nazioarteko futbol txapelketa ofizial nagusia da. Munduko selekzio nazionalen mailan.

Kirol-ekitaldi hori lau urtean behin egiten da. 1930az geroztik, 1942an eta 1946an izan ezik.

Zein da txapelketa honen historia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolaren eguneratzearen irudia

Bi etapa nagusi ditu. Gaur egun 200 selekzio nazional inguruk parte hartzen duten sailkapen-prozesu bat da. Lau urtean behin egiten den azken fase bat.

Historia (txapelketa maskulinoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketaren azken fasea munduko diziplina bakar baten kirol-ekitaldi garrantzitsuena da. Bigarren garrantzitsuena maila orokorrean, Joko Olinpikoen ondoren. 21 aldiz egin da eta zortzi herrialde irabazi dute.

Brasil da selekziorik arrakastatsuena, bost txapelketekin. Alemaniak eta Italiak lau aldiz irabazi dute. Argentinak, hiru aldiz irabazi du. Frantziak eta Uruguaik bi aldiz irabazi dute. Ingalaterrak eta Espainiak behin irabazi duten bitartean.

   Ba al dakizu   
Munduko futbol txapelketa (maskulinoa)
Antolatzailea FIFA
Lehen ekitaldia 1930
Eremua Mundu mailako txapelketa
Garaipen gehien Brasil
Azken txapelduna Argentina

Historia (txapelketa femeninoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Morgan & Cristina Ferral Munduko Txapelketan

Emakumezkoen lehen lehiaketa 1991n egin zen. Hamabi talde aurkeztu ziren eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna.

FIFAren Emakumezkoen Munduko Kopa zortzi aldiz egin da. Lau herrialdek bakarrik irabazi dute kopa: Amerikako Estatu Batuak da talderik arrakastatsuena, lau aldiz irabazita. Alemaniak bi irabazi ditu, eta Norvegiak eta Japoniak behin bakarrik irabazi dute.