Txikipedia:Nadine Angerer
Nadine Angerer (1978ko azaroaren 10-ean jaio zen) futbolean jokatu zuen atezain bezala, eta orain atezainen entrenatzailea da, Portlnad Throns-en. 2015ean erretiratu zen. Gaur egun 43 urte ditu eta nazionalitate alemana du, alemanian jaio zen Lhor am Main herrian Frankfurtetik kilometro gutxitara dagoena.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nadine Alemaniarekin hasi zen jolasten Holandaren kontra, abuztuan 1996an, baina bost partido jolastu ondoren, nohizean behin soilik hasi zen jolasten. Alemaniaren bigarren atezaina izendatu zuten, Silke Rottenberg-en atzetik. Horrela 6 sari garrantsitzu lortu zituen ezer egin gabe, “Emakumezkoen munduko kopa-FIFA 2003, bi brontzezko domina olimpiadetan, eta 3 UEFA. Silke lesionatu ondoren, bera izan zen Alemaniako atezain titularra, “Emakumezkoen munduko kopa-FIFA 2007"
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere debuta 1996an izan zen. Nadinek 146 partido jolastu zituen, eta bidean hainbat sari lortu zituen: 1999 eta 2001 artean , Bayern Munichen jokatu zuen, Alemaniako lehen mailara igotzen lagundu zuen taldean. 2001ean FFC Turbine Potsdamera aldatu zen, Alemaniako bi liga, kopa bat eta UEFAko emakumezkoen kopa bat irabazi zituen 2005ean.Urrezko 2 domina olimpiko irabazi ditu, urrezko baloi bat eta 2013 eta 2014 urteko jokalaria izendatu zuten. 2014-15 denboraldian erretiratu zen martxoaren 13an.