Txikipedia:Nancy Reagan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nancy Davis Reagan izen profesionaltzat duen Anne Frances Robbins estatubatuarra 1921eko uztailaren 6an jaio zen Manhattanen, New Yorken. Los Angelesetako Bel Air-en hil zen bihotz-gutxiegitasun batek jota, 2016ko martxoaren 6an: 95 urte zituela.

Nancy Reagan

Nancy Davis, Ameriketan oso ezaguna izandako emakumea zen. Lehendabizi, Estatu Batuetako Ronald Reagan lehendakariaren 2. emaztea izan zen, beranduago, alargun gelditu arren. Ondorioz, Ronald presidente izan zen 8 urteetan zehar eta 1981tik 1989tara Estatu Batuetako lehen dama izan zen (herri batean, botere gehien duenaren, lehendakariaren, emaztea).

Nancyren gurasoak, Kenneth Seymour Robbins eta bere emaztea zen Edith Luckett aktorea, 1928 urtean  banandu egin ziren, horren ondorioz, Nancy bere izeba batekin hazi eta hezi egin zen. Ordea, betidanik mantendu izan zuen harreman estua aitaordearekin; aitatzat hartzen zuen beti, Davis leialak Nancy adoptatu baitzuen gaztetan. Momentu hartan, Anne Francis Robbins legez, Nancy Davis bihurtu zen garai horretan.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nancy, Northamptongo Massachusettsen, Smith Collegera joan zen, eta han ingeles eta dramaturgia ikasi zituen, 1943an graduatuz eta aktore karrera profesionala eginez.

Film eta telebista aktore oso famatua izan zen, hamaika film egin zituen guztira, eta telebistako agerraldi asko izan zituen erretiroa hartu zuen arte. Ronald Reagan bere senarra eta bera elkarrekin agertu ziren "Hellcats of the Navy" bere azken filmean, 1957an.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Crippler (1940) [film labur]
  • Portrait of Jennie (1948)
  • The Doctor and the Girl (1949)
  • East Side, West Side (1949)
  • Shadow on the Wall (1950)
  • The Next Voice You Hear... (1950)
  • Night Into Morning (1951)
  • It's a Big Country (1951)
  • Talk About a Stranger (1952)
  • Shadow in the Sky (1952)
  • Donovan's Brain (1953)
  • The Dark Wave (1956)
  • Hellcats of the Navy (1957)
  • Crash Landing (jatorrizko izenburua: Rescue at Sea (1958)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaren Domina Presidentziala

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herself Award

TV Land "Hey! It's...!" Award

TV Land Most Memorable Female Guest Star in a Comedy as

Nancy Reagan