Wikipedia, Entziklopedia askea

Nekazaritza estentsibo

Galsoroa.

Nekazaritza estentsiboa nekazaritza-mota bat da, lursail zabaletan praktikatzen dena, produktu bakarrarekin kasu askotan, teknologia eta langile askorik erabili gabe; nekazaritza intentsiboarekin konparatuta, nekazaritza-mota honek tokian tokiko baliabide naturalak eta ongarri organikoak erabiltzen ditu, etekin ez oso handiak lortzen ditu lur-azalaren arabera, eta, horregatik guztiagatik, ingurumenari kalte gutxiago eragiten dizkio.

Nekazaritza-sistema honetan gehien lantzen diren elikagaiak honako hauek dira:

Nekazaritza estentsiboko produktuetako asko lehorreko laborantzak izaten dira; horregatik, nekazaritza mota honetan, gehienbat tokian tokiko ur-baliabide naturalak erabiltzen dira, ureztatze-sistemarik gabe.

Nekazaritza estentsiboan badago diferentziarik lortzen den produktibitateari dagokionez; izan ere, badira:

  • Produktibitate handiko nekazaritza estentsiboa: makina modernoak baina langile gutxi erabiltzen ditu eta lur-azalera handietan praktikatzen da; horri esker, etekin handiak edo produktibitate handia lortzen du. Estatu Batuetako zereal-landaketa zabalak dira adibide bat.
  • Produktibitate gutxiko nekazaritza estentsiboa: nekazaritza tradizionaleko teknikak erabiltzen ditu, makina gutxirekin eta langile ugarirekin, eta etekin edo produktibitate txikia lortzen du.

Nolako alde onak ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza estentsiboaren erabilera egokia egonez gero, nura handiak egon daitezke nekazariarentzat eta lurrarentzat berarentzat.

Hasteko, ez du inbertsio handirik behar ez eta langile askorik, eta, beraz, produktibitate handia ez badu ere, etekin nahikoak ematen dizkio nekazariari.

Bestalde, sistema hau egokia izan daiteke nekazaritza ekologikoa egiteko eta ingurumen-kaltea asko gutxitzeko.

Ureztatze-sistemarik erabiltzen ez duenez gero, ura ere asko aurrezten da, eta ur-baliabide gutxiko inguruetan praktikatzen da; hori onuragarria izaten da desertifikazio-arriskua gutxitzeko.