Txikipedia:Ramon Olasagasti

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ramon Olasagasti 1972ko apirilaren 25ean jaio zen Berrobin. Bera kazetaria zen baina orain idazkaria da.

Mendia asko gustatzen zaionez, berak argitaratutako liburu eta prentsan jartzen duen informazio gehiena mendiari buruz da, adibidez, Mendiminez (2007), Hiru pauso, hiru norabide (1999) edo Everest herri oso bat gailurrean (2018) liburuetan.

Gazteentzat eta helduentzat idazten du. Bere liburuak argitaratzeaz gain, Mikel Valverderen Rita bildumako azken liburuak itzuli ditu euskarara eta baita ere Baporea bildumakoak.

Hiru sari irabazi ditu denera Ramonek. Bi aldiz Xabier Lizardi saria (Sugaar eta Sasiolako errotaria) eta aldi batean Tene Mujika saria (Mendiminez).

Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998)
  • Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999)
  • Josune Bereziartu, hatz puntak (Kutxa, 2004)
  • Mendiminez (Elkar, 2007) (gaztelaniaz Las cumbres del alma, José Luis Padrónek itzulia)
  • Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009)
  • Sugaar (Elkar, 2014)
  • Ipurtargien herrian (Elkar, 2014)
  • Sasiolako errotaria (Erein, 2018)
  • Everest. Herri oso bat gailurrean komikia, Cesar Llagunoren marrazkiekin (Sua, 2018)
  • Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak komikia, Cesar Llagunoren marrazkiekin (Sua, 2020)