Txikipedia:Saturraran

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saturraran Gipuzkoako hondartza bat da, Mutrikuko udalerrian kokatua, nahiz eta Ondarroatik gertuago egon


Saturrarango hondartzan jende ugari biltzen da, uda garaian. Besteak beste, piraguismoan eta windsurfean aritzen dira. Pasieran ibiltzeko ere toki oso ona da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. Lurmuturretik ekialdera dauden senaietara joan ohi dira nudistak.


Saturrarango Hondartza