Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1981eko irailaren 26a
Saginaw (Michigan)
🔨
Lanbidea
tenislari
📷
Argazkiak
ikusi

Serena Jameka Williams Price tenislari profesional estatubatuarra da. Serena Williams 1981eko irailaren 26an jaio zen Saginaw-en, Michigan, Estatu Batuetan.

Serena, txuriz jantzia eta puntu bat ospatzen
Serena 2015-eko Wimbledon txapelketan

Familia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahizpa nagusi bat du Venus Williams izenekoa, tenislari profesional arrakastatsua ere. Williams familia Comptonera, Kalifornia, joan zen bizitzera Serena eta Venus umeak zirela. Serena lau urterekin hasi zen tenisean jokatzen bere aitaren eskutik, Richard Williams, entrenamendua jaso zuen. 23 Grand Slam bakarkako txapel (erregistroa aro irekian) eta 14 Grand Slam emakumezkoen binakako titulu irabazi ditu bere ahizparekin.

Kantxatik kanpo, Serena, Olympia izeneko alaba baten ama da, 2017ko irailean izan zuena.

Hasiera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serenak 90 milioi dolar baino gehiago irabazi ditu tenislari gisa bere ibilbidean. "Serena" izeneko kirol-jantzi enpresa bat badu. Serena bere indarragatik eta sake indartsuagatik ezaguna da, baita kantxan duen jokatzeko estilo oldarkorragatik ere.

Sariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serena Williamsek guztira 91 bakarkako titulu irabazi ditu bere ibilbidean, 23 Grand Slam, 39 WTA Tour titulua eta lau urrezko olinpiar domina. Gainera, 14 Grand Slam binakako titulu irabazi ditu Venus ahizparekin batera, baita lau Fed Cup titulu ere amerikar taldearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]