Txikipedia:Sigourney Weaver
Sigourney Weaver[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Susan Alexandra Weaver edo Sigourney Weaver izenez ezagunagoa, 1949ko urriaren 8an jaio zen Manhattan, Estatu Batuak. Estatu Batuetako zinema, telebista eta antzerki aktore eta ekoizlea da. Hainbat sari ditu adibidez: Oscar saria, sindikatuen saria…
Bere gurasoak Pat Weaver, telebistako ekoizle exekutiboa, eta Elizabeth Inglis, aktore britainiarra. Ikasketak amaitu zituenean, New Yorkeko “Yale School of Drama-n” sartu zen. 1984ko urriaren 1ean, Jim Simpson-ekin ezkondu zen, eta harekin 1990eko apirilaren 13an jaiotako Charlotte Simpson izeneko alaba bat du.