Edukira joan

Txikipedia:Squash

Wikipedia, Entziklopedia askea

Squash-a gomazko bola bat paretaren kontra erraketaz jotzen den kirola da. Frontoi baten antzeko kantxa itxi batean egiten da eta bi jokalarik jolasten dute. Paretetan nahi haina aldiz eman dezake pilotak, baina lurrean bote bat bakarrik eman dezake.

Joku modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen joku modua nahiko sinplea da. Beti, nahiz eta pentsatzen ari zaren paretari ondo ematea puntua lortzeko, saiatu behar zara beste pertsonari ez erraketa ez pilotarekin ematen.

Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 puntutako 3 partidatara jolasten da, jokalari batek irabazten du puntu bat jokaldi bat irabazten duenean. Zelaiean 4 pareta daude, frontoi itxi bat egiten. Zelaiaren luzera 9,75m-koa da eta zabalera 6,40m-koa. Aurreko eta atzeko pareten altuera 4,57m-koa da.

Pilota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Squasheko pilotak 39,5 eta 40,5 milimetro artean neurtzen dute eta 23 eta 25 gramo harteko pisua dute. 2 gomazko borobil erdiz osatua daude. Beti ez da pilota berdina erabiltzen.

Sakea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariek erraketa bati bueltak ematen dizkiete eta horrela nork ateratzen duen erabakitzen dute. Tokatzen zaionari, nondik atera erabakitzen du (eskubia edo ezkerra). Ondoren, aukeratu dutenean, frontoiaren aurreko zatiaren barruan beraien hanka bat egon behar da gutxienez (ezta marra bat ukitu gabe). Bestela gaizkitzat hartzen da. Erraketa jo ondoren, pilotak aurreko pareta jo behar du zerbitzu-lerroaren gainetik eta kanpoko lerroaren azpitik, eta kontrako atzeko gelan erori.

Epailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 epaile egoten dira, 1 erdian egoten da eta besteak bakoitza eskina batean. Erdiko epaileak markagailua adierazten du eta alboko epaileekin hitz egiteko aukera du.

PSA (Professional Squash Associaton)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PSA squash-aren jokoaren arauak zehazten dituen WSF (Munduko Squash Federazioa)  da. Mundu osoan 470 bazkide baino gehiagorekin eta 240 ekitaldi baino gehiagorekin.

Txapelketa ofizilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Open[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Tourrean txapelketa bat da erabiltzen dena munduko txapeldun bihurtzeko. PSAko jokalariek eta British Openeko jokalariek parte hartzen dute

British Open[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa hau, Ingalaterran jolasten den txapelketa garrantzitsuena da eta jokalariak World Open-a jolasten dute.

World international[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldi horiek klubeko ekitaldietatik ekitaldi handienetarainokoak dira, hauetan diru asko irabazten da.

World Challenger[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa-txapelketak profesional handiak izatera iritsi nahi dutenen gazteentzako hasteko modua da.

Munduko hoberenen ranking-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hoberena squashen PSA-n 2021 Irailan, Farag Egipziarra da,  2. Mohamed Elshorgaby eta hirugarrena Paul Coll.

2014-ko azaroan WSA world ranking-ean hiru hoberenak Nicolas David Malasiarra, Laura Massaro da eta Raneem El Welily izan ziren.

2014-ko azaroan BU19 juniorrean lehena Diego Elias izan zen, bigarrena Tayyab Aslam izan zen eta hirugarrena Yen Tsun Hei izan zen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Squash. 2022-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).