Txikipedia:Testamentuaren balada

Wikipedia, Entziklopedia askea

"Testamentuarena" izeneko balada, gaur egun ere lortu dezakegun balada bat da. Irakurketa asko egiteko aukera ematen duenez, honen argumentua eta zenbait ezaugarri aztertzea beharrezkoa da hobeto ulertu ahal izateko. Hona hemen, lehenik eta behin, balada honen aldaera bat, bere garaian Resurrección Maria Azkuek "Cancionero popular vasco" izeneko txostenean bildutakoa eta euskaldun guztioi zuzendurikoa, nahiz eta bera ez izan balada honen sortzailea:

Izar ederrak argi egiten dau zeru altuan bakarrik;

ezta bakarrik, lagunak ditu Jaun Zerukoak emonik.

Zazpi aingeru aldean ditu, zortzigarrena gaixorik;

zazpi mediku ekarri deutsez India-Madriletatik.

Arek igarri, arek igarri nundik dagoan gaixorik:

-Amore-minak badituz onek desentraiñetan sarturik.

-Guzurra diño mediku onek. Nik eztot amore-miñik.

Amore-miñak badaukadaz be desentrainetan sarturik.

Gaur arratsean ilgo naz eta etorri gorpu-ondora,

errosario zuri eder bat esku artean dozula.

Neu enterretan naroenean igongo dozu korura,

andixek bera salto egingo’zu Birjina Amaren ortura.

Larrosea ta krabeliñea artungo dozuz eskura,

jente guztiak esan daiela neure lutua dozula.

Aingerutxoak esaten dabe Salbean Abe Maria,

gero guztiok gozatu daigun zeru altuan gloria.

Amen Abe Maria.


EGITURA

Elkarrizketa bat da, baina istorio honen aldaera honetan monologo batean gelditzen dela esan dezakegu, gizonaren eskariak bakarrik ikus ditzakegulako eta emakumearen erantzunak imajinatzen goazenez ez dugulako inongo erantzunik ikusteko aukerarik. Narrazioa ere aurki dezakegu, beraz, bi zati daudela esan daiteke: gizonaren eskariak eta narratzailearen zatiak, besterik ez.


GAIA ETA ARGUMENTUA

Aurrean dugun testu hau erromantze bat da , baladaren barruan dagoelako baina gai errealistago bat jorratzen duelako. Erromantzeen barruan erlijiozko eta amodiozko gaiak lantzen dira eta hala ikusi dezakegu hemen. Bi gai hauek ikusten dira islatuak testu honetan: bai erlijiosoa eta baita amodiozkoa ere.

Balada hau gaztelaniazko "La muerte del principe Don Juan" erromantzetik eratorritakoa da. Erromantze hau, 1497an hil zen Printzipe Juanen heriotza kantatu eta oroitarazteko sortua izan zen, hau da, Errege Katolikoen semearen heriotza kantatzeko. Ez zen ezagutzen kanta honetaz inongo aldaera berririk, 1900. urtean R. Menendez Pidalek eta Maria Goyrik Sorian aurkitu zuten arte eskuizkribu berri bat. Lau urte beranduago, Maria Goyrik argitaratu zuen lan bat erromantze honen inguruan eta bide batez, bere historikotasuna frogatu zuen. Aldaera ugariak ditu bai gaztelaniaz bai portugesez: Menendez Pidalek Romancero Hispanicon 1953an esan zuen bezala, dagoeneko ehunetik gora ezagutzen zituen garai hartan eta ordutik hona egin ahal izan diren inkestei esker,  zenbaki hori asko handitu dela ikus daiteke, lan honen arrakasta nabarmena izan dela erakutsiz gainera.

Behin eta berriz gertatu ohi denez, balada bere historikotasuna galduaz joan da nobeleskoa bilakatu den arte. Datu konkretuak -hiltzear dagoenaren izena, medikuaren izena, etab. -estali egin dira eta momentu eta pertsonaia konkretu bat zuen istorioak mezu ohikoa lortu du: hiltzear dagoen gizonaren eta bere maitalearen arteko elkarrizketa hunkigarria.

Euskal tradizioa oso urruti joan da bide hortatik: ez ditugu aurkitzen ez ohean datzanaren ez beste inoren izenik ez xehetasunik; sarrera gisa gaiarekin etorriz zerikusirik ez duen sarrera moduko bat ematen da; dialogoa monologo bilakatu da emakumeak ez baitu hitz egiten apenas ere eta bere funtzioa gizonak bakarrik gelditzen denerako ematen dizkion kontseiluak entzutea baino ez da, alegia, hiltzear dagoen gizon horren azken desioak betetzea, bere eskariak testamentu bat izango balira bezala eta hau desira horiek aurrera eramango dituenaren itxura hartuta.

Beste leku baterako utzi beharko dugu xehetasun oro ematearena, urrutiegi eraman ez gaitzan. Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dugu, hemen, ordea, euskal aldaerek lotura gehiago erakusten dutela Portugalekoekin gaztelaniazkoekin baino. Izan ere aipatzen diren loreak (mundu dongeak- guztiak esan- pentsau ez daian nire lutua dozula) Benichouk erakutsi duen bezala, gizonak bere ohaidea jendearen marmarretik zabaltzeko asmatzen duen aterabidea dira, Portugalgo bertsio gehienetan gertatu ohi den bezala. Gaztelerakoan, aldiz, beste zentzu bat hartzen du eta

Portugalen, aldiz, azken interpretazio hori da nagusi. Horrenbestez, zer gerta zitekeen ohaide horrekin maitea hil geroz? Tradizioak bi aterabide nagusi eskaintzen zizkion:

1)Hil baino lehen ezkondu eta legezko emazte bilakatu

2)Etsipena da beste aterabide posibleetako bat ere, euskal tradizioarekin lotzen duena. Hiltzear dagoena erregeren seme izanik, ezin zitekeen garai hartako ohituren arabera bere ohabide batekin ezkondu, ez bait legoke ongi ikusia. Beraz, beste zerbait egin behar zuen egoera hori konpontzeko. Zenbait aldaeretan, gaixoak opariak eskaintzen dizkio berarekin izan dituen hartu eman saritzat eta geroago bere lututik ez eramatea hobe duela gaineratzen dio. Hobe luke mina berarentzat gorde eta disimulatzea irain ez dezaten.


TEKNIKA LITERARIOAK

Oroimenari laguntzeko hainbat formula erabili hoi dira erromantzeetan:

  • Errepikapenak: Hau baliabide erabiliena izan da; ideia hitz errepikatuez hornitzean datza eta honekin indarra hartu eta entzuleen arreta pizten da. ( Adibidez: zazpi hitza errepikatu egiten da eta aingeru/ mediku “paralelizatu”.)
  • Pararelismoak: Ideia bat berriz erabiltzean datza, baina arin-arin informazio gehiago ematen da. (Adibidez: Hirugarren eta laugarren parrafoan. Arek igarri, arek igarri nundik dagoan gaixorik amore minak badituz honek entrañetara sarturik. Guzurra diño mediku onek nik eztot amore miñik. Amore miñak badodaz bere ez entrañetan sarturik.)
  • Elkarrizketak: Une dramatikoenak, pertsonaien arteko hizketaldietan ematean oinarritzen da. ( Kasu honetan elkarrizketa monologo batean ikus dezakegu irudikatua.)
  • Errima:Antzeko soinuak dituzten hitzak erabiltzea da eta beraz, entzutean atseginagoa izatea lortzen da. (Adibidez: Bakarrik- emonik, gaixorik-sarturik, minik-sarturik, korura - ortura, eta gloria - maria)


HELBURU ETIKOAK:

Beharrezko analisi eta irakurketak egin ondoren, balada honek helburu etiko nabarmen bat duela uste dela esan behar da, nahiz eta interpretazio eta ikuspegi desberdinak izan ditzakeela argi dagoen. Asko aztertu ondoren, pertsona baten azken eskariak betetzea guztiz garrantzizkoa dela azpimarratu nahi duen. Kontapoesia baten aurrean gaude, izan ere, egiten diren eskariek garrantzia handia duten istorio honetan, ikus daiteke protagonista horietako batek, gizonak kasu honetan, ez duela inongo arazorik bere desioak mahaiaren gainean jartzeko, benetan konplexuak edota praktikan jarri ezinak izan daitezkeela pentsatzen jarri gabe inongo momentutan.


BIBLIOGRAFIA

- AZKUE, Resurreccion Maria (1990). Cancionero Popular Vasco, (3. argitalpena) Euskaltzaindia, Bilbo, 1990

- RABELLI, Alvaro (2002, enero 22). Testamentuarena.

https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=2002-01-13&orria=066&zenb=djYveS9PL3pUb3FIcUpiRnZWMzdVZz09