Wikipedia, Entziklopedia askea

Viktoria Erresuma Batukoa

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1819ko maiatzaren 24a
Kensington jauregia
💀
Heriotza
1901eko urtarrilaren 22a
Osborne jauregia
🔨
Lanbidea
monarka
📷
Argazkiak
ikusi
Viktoria erregina, 1842ko erretratu batean.

Erresuma Batuko Viktoria erregina (1819 - 1901) Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuko erregina izan zen 1837tik 1901era arte, eta Indiako lehen enperatriza, 1876tik eta 1901era arte.

Haren agintaldiko denborari "Viktoriar Aroa" deitzen zaio askotan. Aro honetan, aldaketa eta aurrerapen sozial, ekonomiko eta teknologiko handiak gertatu ziren Erresuma Batuan eta mundu osoan; Britainiar Inperioa oso azkar hedatu zen, bereziki Afrikan, Asian eta Ozeanian.

Oso gazterik bihurtu zen erregina, 18 urte besterik ez zuela, Erresuma Batuko aurreko erregea, Gilen IV.a, haren osaba zena, hil zenean. Errege hori tronua har zezajeen seme-alabarik izan gabe hil zen, eta haren iloba Viktoriak bakarrik har zezakeen tronua, Viktoriaren aita eta hiru anaiak ere hilda baitzeuden. Oso agintaldi luzea eduki zuen, 64 urtez izan zen erregina.

Hil zenean, haren seme zaharrena, Eduardo VII.a, bihurtu zen errege.