Txirula
Txirula | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Haize instrumentu eta Zurezko haize instrumentu |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 421 |
Hedadura | |
Jotzailea | flautist (en) |
Txirulak edo flautak aire-laster fina ertz baterantz zuzenduta, hodi edo ontzi baten barruko aire-gorputza dardaraztean hotsa ematen duten haize-instrumentuak dira.
Txirulak sailkatzeko irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Halako soinu-tresnak sailkatzeko irizpide organologikoak ugari dira: ertza hodi edo ontzian egindako koska hutsa den ala zeharka ebakitako ertz zorrotz edo alaka den; aire-lasterra bideratzeko tutu berezia duen ala ezpainekin bideratzen den; tutu hori dutenetan tresnaren baitan dagoen ala honetatik kanpo; aire gorputza hodi batean dutenetan, hodi horren beste muturra irekia ala itxia dagoen; hodi hori aho-ezpainekiko zuzen hartzen den (zuzenak), zut ala zeharka (zeharkakoak) ala angelu zorrotzean (erdi zeharkakoak edo txirula zeiharrak); tonu ezberdinak emateko hodi edo ontzian zuloak dituzten ala ez; eta zuloak dituztenen artean, kopuruaren arabera, zenbat hatz edo esku behar diren horiek estaltzeko.
Txirulak motak herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldagai horiek guztiak eta Euskal Herrian ezagutzen diren flautek dituzten ezaugarriak kontutan izanda, sail hauek bereiz daitezke:
- Esku bateko ahokodun txirula zuzenak: txistua eta xirula, esaterako.
- Bi eskuko ahokodun txirula zuzenak
- Zeharkako txirulak
- Erdi zeharkako txirula edo flauta zeiharrak
- Okarinak
- Panen txirulak
- Organo eramangarriak
- Txirula motako hots jostailuak