Edukira joan

Valdés Salas jauregia

Koordenatuak: 43°24′33″N 6°15′42″W / 43.40908°N 6.26156°W / 43.40908; -6.26156
Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdés Salas jauregia
Kultura ondasuna
Antzinako Donejakue bidea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuSalas
Koordenatuak43°24′33″N 6°15′42″W / 43.40908°N 6.26156°W / 43.40908; -6.26156
Map
Ondarea
BICRI-51-0001263

Valdés Salas jauregia Salas herrian, Asturias erdialdean, dagoen eraikina da. XVI. mendean eraiki zen. Kultura ondasunaren izendapena du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko eraikuntza da, soila, eta Valdéstarren dorreari lotuta dago, XV. mendekoa azken hau. Dorrearekin batera, erdi-puntuko zubi beheratu bat dago, Valdés-Salas familiaren armarriak dituena. Eraikina harlangaitzezkoa eta hargintzazkoa da, bere garaiko arkitektura zibilaren erakusgarri. Valdés Salastarren familia noblearen etxea izan zen, Fernando Valdés Salas da bere kiderik ezagunena, erlijiosoa, inkisidorea, politikaria eta Oviedoko Unibertsitatearen sortzailea, Santa María La Mayorreko kolegiatan lurperatua eta jauregi honetan jaioa.[1][2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairuko etxe bat da, trapezio angeluzuzenaren forma duen barruko patio baten inguruan. Patioa arkupeduna da, eta egurrezko zutabeetan bermatuta dauden balaustre torneatuzko baranda duen korridore batek zeharkatzen du. Jauregiaren gorputz nagusian banatzaile gisa erabiltzen den ezkaratza dago. Iparraldeko hormartea diagonalean dago, eta bertan dago fatxada nagusia, alboetan irteten diren bi dorre eta alboko kapera dituela. Ate nagusiak erdi-puntuko arku bat eta leiho txikiak ditu.

Jauregian kapera bat zegoen, «Kaleko Andre Mariaren» izenekoa. Erakusketa-areto gisa erabiltzen da gaur egun. Oinplano angeluzuzenekoa da, burualde erdizirkularra kanoi-ganga batez estalia, eta habeartearen espazioa ere bi solairutan banatuta dago. Goiko solairuan bi bao daude, garai hartan Valdés Salastarrek ospakizunetara ikusi gabe joateko erabiltzen zituztenak. Fatxada independente bakarra ekialdera begira dago.[3]

Egungo erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiak Interes Kulturaleko Ondasun izendapena du, Monumentu kategoriarekin. Gaur egun, hiriko Informazio eta Turismo Bulegoa, Kultur Etxea eta hotel txiki bat daude bertan.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]