Vincenzo Coronelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vincenzo Coronelli

Minister General of the Conventuals (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaVenezia1650eko abuztuaren 16a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1718ko abenduaren 9a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, kartografoa, kosmografoa, historialaria eta diseinatzailea
Lantokia(k)Venezia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Komentualen Ordena

Vincenzo Maria Coronelli (Venezia, 1650eko abuztuaren 16a - ibidem, 1718ko abenduaren 9a) italiar fraider frantziskotar, kosmografo eta kartografoa izan zen.

Hamar urterekin Ravenara xilografia ikastera iritsi zen eta 1763an frantziskotarren komentu batean sartu zen. Hamasei urterekin argitaratu zuen 140 lanetatik lehena. 1672an Erromara joan zen teologian doktoretza lortzeko eta astronomia eta Euklides ikertzen nabarmendu zen.

1678 inguruan geografo lanetan hasi zen eta Parmako dukeak lurbira-globoak eta zeruko-globoak fabrikatzeko enkargua eman zion. Dukea txundituta geratu zen emaitzarekin, eta Coronelli Gorteko teologo izendatu zuen. Coronellik teologo gisa zuen ospea hazi egin zen eta 1699an Frantziskotar Ordenako Aita Nagusia izendatu zuten.

Hurrengo urteetan Europako hainbat herrialdetan lan egin zuen 1705ean Veneziara itzuli aurretik. Bere proiektu kosmigrafikoa argitaratzen jarraitu zuen eta Veneziako Errepublikako kosmografo izendatu zuten. Accademia Cosmografixa degli Arhonauti ere sortu zuen.

Luis XIV.arentzako globoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

César d'Estrées kardinalak Parisera gonbidatu zuen Coronelli 1691n, Luis XIV.a Borboikoa erregearentzat bi globo egiteko, Ipar Amerikako frantses esplorazio berrienak barne.

Lurbira-globoa
Zeruko-globoa

Mapa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1690-91 Atlante Veneto
  2. 1696-97 Isolario dell' Atlante Veneto
  3. 1996 Londra
  4. 1692 Corso geografico universale
  5. 1695 Re-issued
  6. 1693 Epitome Cosmografica
  7. 1693 Libro dei Globi
  8. 1701 Re-issued
  9. 1695 World Map
  10. 1696 Pacific Ocean

Bibliografia partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Morea, Negroponte & Adiacenze (1686).
  • Atlante Veneto (1691 - 1696).
  • Ritratti de celebri Personaggi (1697).
  • Lo Specchio del Mare (1698).
  • Singolarità di Venezia (1708-1709).
  • Roma antico-moderna (1716).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]