Voight-Kampff makina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Voight-Kampff makina edota enpatia testa, zientzia-fikziozko gailu, proba edo azterketa bat da. 1968ko Philip K. Dick idazlearen Amesten al dute androideek ardi elektrikoekin? eleberrian agertzen da, bai eta hartan oinarritutako 1982ko Blade Runner filmean ere.

Proba honek norbait gizakia ala erreplikatzailea (androidea) den jakiteko balio du. Makinak gorputzen funtzio fisikoen aldaketak neurtzen ditu, tartean arnasketa, aurpegiko gorritasuna, bihotz taupaden erritmoa eta begien mugimendua, betiere galdeketa bat egin eta honetan galdetuak emandako erantzunen arabera, gainera galdetuak galdekatzaileari emandako erantzunetan bere erreakzio denbora ere neurtzen da. Galdeketako galderak galdetzailean erantzun emozional bat sortzeko nahitan burutuak daude, alegia, erreplikatzaileen enpatia gabezia agerian utzi eta haiek identifikatzeko asmoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]