Wikipedia:Bozketak/Egiaztagarritasuna
Oharra: Bozketa hau bukatuta dago. Emaitza ikus dezakezu. |
Gaia[aldatu iturburu kodea]
Wikipediak baditu funtzionamendu orokorrerako bost euskarri, eta horiek hezurmamitzen dituzten beste politika zehatzago batzuk. EU WPn politika horiek adierazten dituzten orri gehienak amaitu edo erdi-amaituta dauden arren, egiaztagarritasuna, WPko ezin besteko ezaugarria izanagatik, egin gabe zegoen. Iaztik zirriborroa ia amaituta zegoen, baina izen-tarte nagusira ekarri gabe.
Dagoeneko amaituta dago. Ingelesezko WPtik itzulita dago gehienean, baina gauza batzuk egokitu egin ditut, gure artean ulergarriago eta praktikoago egiteko. Iturriak behar bezala adierazteak segurtasuna eta konfiantza gehitzen diote irakurtzen dugun informazioari, eta irakurleak berak hura egiaztatzeko aukera du. Hala ere, iturriak nolakoak diren garrantzitsua da. Horretan, EN WPn oso zorrotzak diren arren, gurean aukera zabalagoa da, elkar gehiago ezagutzen dugulako. Dena den, beharrezkoa da iturri motak zehaztea, muga batzuk ezartzea, jakinik ere gutxitan helduko garela iturriei buruzko eztabaidetan sartzera.
Proposamena[aldatu iturburu kodea]
Proposamen hau hutsetik abiatu da, eta EN WPko Verifiability orria itzuli dut (ikus goian), baina puntu batzuk egokituz. Begiratu mesedez taulako puntu zehatzak, horiek baitira proposamenaren mamia. Tarteko bideak ere kontuan hartu ditut, adibidez, informazio bat, iturriaren arabera, iruzkin batez lagunduta joatea ("ek dioenez", "en arabera", eta abar) dena zuri edo beltz izan ez dadin, eta aukerak albait zabalen uzteko. Beraz, hemen duzue egiaztagarritasunari buruzko orri proposamena, irekita dago eztabaida, eta bozketa formala!
Lankidea[aldatu iturburu kodea]
Proposamen hau Iñaki LL lankideek luzatzen du.
Iraupena[aldatu iturburu kodea]
Bozketa honek 15 egun iraungo du. 2018ko irailaren 17an, goizeko 00:00etan irekiko da eta 2018ko irailaren 30ean, gaueko 23:59etan itxiko da. Emaitza 2018ko urriaren 1ean jakinaraziko da.
Bozketa[aldatu iturburu kodea]
Bozkatzeko txantiloiak | ||
---|---|---|
Kodea | Agertuko dena | Esanahia edo erabilera |
{{Alde}} {{Alde+}} {{Alde-}}
|
Alde Alde, erabat Alde, neurri batean |
Proposatu denaren aldeko botoa. |
{{Aurka}} {{Aurka+}} {{Aurka-}}
|
Aurka Aurka, erabat Aurka, neurri batean |
Proposatu denaren aurkako botoa. |
{{Neutral}}
|
Neutrala | Boto zuria: ez proposatu denaren alde, ez aurka. |
{{Iruzkina}}
|
Iruzkina: | Bozketak iruzkinetarako atalik ez badu, botoari buruzko iruzkina egitea. Iruzkinetarako atala baldin badago, hobe da han egitea iruzkinak, txantiloi hau erabili gabe. |
{{Galdera}}
|
Galdera: | Botoa erabakitzeko edo argitzeko galdera bat egitea. |
{{Ados}}
|
Bat nator | |
{{Desados}}
|
Ez nator bat | |
{{Zain}}
|
Zain nago | |
{{Iraunarazi}}
|
Iraunarazi | Orri bat ezabatzea proposatu denean, orria iraunaraztearen alde bozkatzeko. |
{{Ezabarazi}}
|
Ezabatu | Orri bat ezabatzea proposatu denean, orria ezabatzearen alde bozkatzeko. |
{{Abstenitu}}
|
Abstenitzen naiz |
- Alde - Iñaki LL (eztabaida) 06:12, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Theklan · · 22:41, 17 iraila 2018 (UTC)
- Alde --Assar; (erantzun hemen) 06:38, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde Supro23 (eztabaida) 09:03, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Lainobeltz (eztabaida) 09:23, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Koldo Biguri 12:15, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Sikret8 (eztabaida) 11:02, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Gartxoak (eztabaida) 17:32, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde --Zuiarra (eztabaida) 16:44, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Marklar (eztabaida) 17:00, 18 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Xabi22 (eztabaida) 13:37, 19 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Oraina (eztabaida) 15:39, 20 iraila 2018 (UTC)
- Alde -Aihotz (eztabaida) 16:17, 20 iraila 2018 (UTC)
- Alde -MerZab (eztabaida) 16:51, 20 iraila 2018 (UTC)
Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]
Bozketaren hasiera datari buruzko eztabaida |
---|
Bozketa hasteko, nik gutxienez urria hasi arte itxarongo nuke, parte hartzeko ahalik eta aukera gehien emateko, horren garrantzitsua den dokumentu batean. Nik neuk ez dut dokumentua aztertzeko astirik ere izan, lanpetuta bainabil; eta dokumentu hau aurkeztearren Txokoan sortutako atalean ere, bi wikilarik baizik ez dute iritzia eman bozketa abiatu baino lehen... --Xabier Armendaritz 2018-09-01, 12:50 (UTC)
|
Emaitza[aldatu iturburu kodea]
Emaitza testua onartzearen aldekoa da: 14 boto alde.