Wikipedia:Txokoa/2006ko apirila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko apirilean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Bultza dezagun Euskal Herri euskalduna[aldatu iturburu kodea]

Iepa wikitarrok, orain dela gutxi ezagutu dut wikipedia eta oso ona iruditzen zait denen artean betez joanez gero. Euskal Herriko udalerri guztien gaia aipatu nahi nuke. Nik uste, nahiz eta herri asko hutsik egon, hobe dela izenak hor egotea ikusten duen jendeak bete dezan. Horrela bakoitzak bere herriari buruzko orri txukun bat egiteko ahalegina egin lezake. Bestalde duda bat ere badaukat: posiblea al da erdarazko informazioa euskarara zuzenean itzultzea? Beno, ea pixkanaka besteen inbidiarik gabeko wikipedia euskalduna lortzen dugun. Izan ere, ez al dakizue euskara dela euskaldun egiten gaituena? —Euskaltzale bat (Eztabaida)

"Ikus ere" ala "Ikusi ere"[aldatu iturburu kodea]

Artikulu guztietan gorputz berdina eduki dezaten, zein erabili edo zein den zuzena erabaki behar dugu. Lankide bakoitzak gustokoa duena azaltzea. Kabri, (erantzunak hemen) 11:20, 12 Apirila 2006 (UTC)

Zein agertzen da normalki entziklopedietan? Nik beti "ikusi ere" jarri izan dut, baina orain duda dut horren inguruan. —Theklan 11:24, 12 Apirila 2006 (UTC)
Zuzena da "Ikus ere" jartzea? Ez luke "Ikus ere bai" izan behar? iker 12 Apirila 2006
Neretzako, gauza ikus ere edo ikusi ere izan behar du bai gabe. Ni nahiago dut ikusi ere. Kabri, (erantzunak hemen) 11:46, 12 Apirila 2006 (UTC)
Niri "ikusi ere" gustatzen zait gehiago, ez dakit entziklopedietan nola jarri ohi duten, baina "ikus ere" baino gehiago gustatzen zait. TXiKi 11:51, 12 Apirila 2006 (UTC)
Nik ez nuke "bai" hori jarriko. TXiKi 11:51, 12 Apirila 2006 (UTC)
Euskaraz esaldiak ez dira normalean "ere"-rekin bukatzen. "Gu ere", adibidez, ez da zuzena, "Gu ere bai" ipini behar da.
Ehem, bai-dun zein haingabe, kaxkarxko, ez da? Horrelakoetan halaber dugu egokiena (orobat gehiegixko baitateke ;-) ). Beraz, Ikus halaber.
Ba uste dut arrazoia duzula. Niri ez zait aukera hori bururatu, baina leku askotan erabiltzen da Ikus halaber. Berau emango nuke ontzat nik ere, zer deritzozue? TXiKi 12:39, 12 Apirila 2006 (UTC)

Halaber eta hala ere sinonimoak dira ezta? Eta ez dut uste egokiena denik. Ikusi ere edo ikusi ere bai uste dut orain, egokienak direla. Kabri, (erantzunak hemen) 13:20, 12 Apirila 2006 (UTC)

Ez, hala ere ez da sinonimoa. Era berean, honez gain edo gainera esan nahi du. Ikus halaber gune askotan erabiltzen dela ikus dezakezu. TXiKi 13:33, 12 Apirila 2006 (UTC)
Ikus halaber gaztelaniazko "Véase de todas maneras" da nere ustez, non obligatu bezala egiten zaio irakurtzaileari esamolde horrekin. --Kabri, (erantzunak hemen) 13:55, 12 Apirila 2006 (UTC)
Othoi, arren, eta mesedez. Halaber eta hala ere ez dira nehondik ere synonymo, ezeta hurbileko kide ere. "non obligatu bezala egiten zaio irakurtzaileari esamolde horrekin". Ehem. Jakina, zer erran nahi den jakiteko lehenik Espainolera jo eta gero Euskarara itzuli eta gero interpretatu behar baldin baduzu... uste izatekoa da nahasirik ibiltzea. Kontua Euskaldunak Euskarazko bi hitz aditzeko (bi hitz baizik ez baitira) hanbertze nekerik ere behar ez lukeela (bertzela baldin bada, ez dakit ikastolak zertan ari diren). Euskaraz astean hirur orduz baino gehiagoz egiten duen edonor ohart ahal daiteke, baiki, ikus ere horrek ezer erran nahi ez duela eta ikus ere bai xoilik ahozko textu-ingurune jakinean erabiltzekoa dela. Bakharturik, isolaturik, honelako textuondoan, ikus halaber dugu (edo, bertzelako nabarduradun, ikus gainera(kotz)), egokiena ez-ezik, grammatikazkoa eta zentzuzkoa den bakharra. Ez neuronek hala diodalakotz, Euskarak berak hala eskatzen duelakotz baizik. Batzutan, nahi-eta-nahi-ez, geure gogoari eta nahiari baino, Euskarari behar diogu behatu, Euskaraz arituko baldin bagara. :-)) Teddy, 2006-4-12

Teddyk esan bezala, «Ikusi ere» eta «Ikus ere bai» baztertzekoak dira, beste esanahi bat dutelako. Zer esan nahi dute esaldi horiek, erdaratzen baditugu? «Incluso (lo he/hemos...) visto» edo «Claro que lo he/hemos... visto». Adibidez: «Ikusi duzu?» «Ikusi ere!». «See also» esateko, euskarak beste baliabide batzuk ditu. Nik hauek proposatzen ditut, bozketarako: «Ikus, halaber...» eta «Ikus, baita ere...». Horrela proposatzen ditut, hiru puntu eta guzti, esaldi osatugabea baita. Esaldiak zerbait falta du hor, eskuinean, eta hor falta dela adierazi egin behar da.

Gai honen inguruan lehenbailehen zerbait erabaki beharra dagoela uste dut eta euskaltzaindiakoei galdetu nien ea honen inguruan zerbait erabaki duten. Hona hemen erantzuna: Euskaltzaindiak ez du inolako araurik edo erabakirik gai horri buruz. Ohiko erabilera, hala ere, ikus soilaren aldekoa da, eta horixe da egokiena. Bestela, ikus, gainera, erabiltzea gomendatzen dizuet. Honekin amaitzeko, bozketa bat sortu dut, arren eman zuen iritzia. Mila esker. --TXiKi 18:16, 23 Apirila 2006 (UTC)

Duela gutxi, orrialde bat zegoen kalimotxoari buruz, baina norbaitek nahi gabe ezabatu du, behintzat hori pentsatu nahi dut.

Wikipedian kulturari buruz hitz egin daiteke, baina, nik ezin dut ulertu zergatik ezabatu duen Kalimotxoari buruz zegoen orria. Begira, Kalimotxo izena euskaratik beste hizkuntzetara igaro da. Kalimotxoa euskaldunon kulturan dago, ezin dira egiak ukatu, ez dago nahastutako edari alkoholdun euskaldunagoarik.

Zenbat urte ditu edari honek?? Mordo bat, gutxienez 70eko hamarkadatik. Zenbat urte iraungo du geure kulturan?? Batek daki. Zenbat edaten da edari hau Euskal Herrian zehar?? Pilo bat, Euskal Herrian ez da egongo txosnarik edari hau prestatzen ez duena. Zer edaten da herriko festetan?? Ez dut uste inork edari garestiak edango dituenik, agian bai eta ni ez naiz konturatu.

Kalimotxoaren orrialdea ezabatu duenarentzat:

Eta Zurrakapoteari buruz artikulu bat egingo banu, ere zentsuratuko al zenuke? Edari finagoa da, Euskal Herriko herrietan aspaldidanik egiten da eta nahi edo ez, kalimotxoa bezala Euskal Herriko kulturan sarturik dago. Gainera interneten zurrakapotea egiteko errezeta mordoak daude eta sukaldari liburuetan ikusi ditut ere.

Hori gutxi balitz, Kalimotxoari buruz aleman, ingeles, katalan eta gaztelaniaz dauden artikuluak ez baldin badituzte ezabatu, zergatik zentsuratu euskaraz soilik? Ez du ezertarako balio zentsurak, kontu hauek beste hizkuntza batean bilatu baldin baditzaket. Gainera, ez al zaude euskararen alde? Mesedez, gauzak ganoraz egin. —Kokoteraino (Eztabaida)

Udalerri/Herri[aldatu iturburu kodea]

Hau lehenago ere sortutako eztabaida dela eta argitu gabe gelditu zela uste dut. Kategoria:Euskal Herriko herriak kategoriak berak eta barnean dauden kategoria guztiek ...ko herriak izena dute. Nire iritzia da Kategoria:Espainiako udalerriak eta barnekoekin egin dudan bezalaxe, aurrekoek ere ...ko udalerriak izan beharko luketela, udalerriak baitira zerrendatzen direnak. Zer diozue? -- TXiKi 13:37, 20 Apirila 2006 (UTC)

Herrialdeentzat kanpo lotura bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, proposamen bat egitera nator. Badago web orri bat, CIA World Factbook, non herrialdeen informazio ugari agertzen den. Informazio asko dago, bai geografiari buruz, demografia edo ekonomiari buruz. Fidagarria izatez gain, azkar eguneratzen da. Nire ustez ondo legoke txatiloi bat egitea herrialde bakoitzean CIA-ra lotura bat egin dezan, horrela kanpo lotura bat edukitzeko. Gauza da ingelesez dagoela, eta agian ez da egokiena euskarazko wikipedian ingelesera lotura bat jartzea, baina (Ingelesez)-ekin abisatzen bada ez dago zergatik arazorik egon. Gainera, ez dut uste CIAk baino informazio hobea euskaraz duen webgune bat dagoenik. Egingo al dut txantiloia? Keta ?! 23:57, 24 Apirila 2006 (UTC)

Ondo iruditzen zait, Kanpo Estekak atal barruan bada. Aurrera. --josugoni (hemen idatzi) 07:49, 25 Apirila 2006 (UTC)
CIA factbook-a nahiko ondo dago, baina fidagarritzat hartzea gehiegi esango nuke. Hainbat lekutan informazio nahiko ustela ematen dute. Begiratu Espainia eta ikusiko duzue gauza batzuk asmatzen dituztela.—Theklan 08:01, 25 Apirila 2006 (UTC)
Ongi iruditzen zait kanpo lotura bezala gehitzea, baina Kanpo Estekak atala ez mesedez, Kanpo loturak erabili... --TXiKi 09:27, 25 Apirila 2006 (UTC)