Wikipedia:Txokoa/2006ko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko urtarrilean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Norteko Ferrokarrilla[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Guillermo Roa naiz (Willy) Elhuyarreko langilea eta Euskadi Irratiako "Norteko Ferrokarrilla" irratsaioaren esataria. Gure saioa zientzia-dibulgazioari buruzkoa da. Azken bolada honetan Wikipediari buruzko hainbat albiste ibili dira han eta hemen, deigarriena Entziklopedia Britainiarrarekin egin dute konparaketarena. Hori dela eta, elkarrizketa bat egin nahi dizuegu (Wikipedia euskaraz antolatzen duzuenetako bati) Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen irratiz azaltzeko.

Saioa asteartean arratsaldean grabatzen dugu eta azteazkenean gaueko hamarretan emititzen da. Prest egongo zinateke elkrrizketa egiteko?

Eskerrik asko

Nire helbidea: willy@elhuyar.com

Bai, baina nolako galderak izango dira? jaja zer esaten duzue beste wikiegileek? Kabri, (erantzunak hemen) 14:05, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
Ez legoke gaizki publizitate pixka bat euskal wikipediarentzat. Norbait elkarrizketa hori egitera badoa hori zu zara, Kabri jeje. Renato Longo
Bai, ondo etorriko zaigu publizitate pixka bat :D. Ene ustetan Willy edo Kabri dira egokienak elkarrizketa hori egiteko, lan gehien egin dutenak bait dira. Ondo legoke elkarrizketaren nondik norakoak jakitea denon artean pixkat antolatzeko :). Ah, euskal wikipediarako IRC kanal bat sortu dut Freenode-n (bertan daude beste hainbat wikipedietako kanalak), komunikazio biziago bat posibilitatzeko. Zerbitzaria: irc.freenode.org Kanala: #wikipedia-eu --ziberpunk 16:36, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai baina uste dut, programako esataria Willy bera dela. (Wikipediako Willy berdina bada) Hala ere, ez dakigu non grabatzen den ezta ere nolako galderak egingo dituzten... Willyk explikatzen badigu, hobeago izango da denon artean hitz egiteko. Kabri, (erantzunak hemen) 19:28, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
Suposatzen dut gauza hauek telefonoz grabatzen direla (Lehen hala egiten ziren behintzat). Onena izango zen, aldez aurretik galderak jakitea, edo agian, zer nolako galderak izango diren, zeri buruz etabar, horrela, gidoi txiki bat presta daiteke. Renato Longo

Ipini duen helbidera bidali diot mezu bat berari Txokotik pasatzeko, eta argibide batzuk emateko. Nere ustez, estudio batean grabatzen da, bestela ez zuen esango astearte arratsaldetan grabatuko zenik. Kabri, (erantzunak hemen) 19:42, 5 Urtarrila 2006 (UTC)

Wikipedia. Elkarrizketa Euskadi Irratian[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Kabri (eta wikipediako guztiak).

Eskerrik asko erantzuteagatik.

Gure programak 'Norteko Ferrokarrilla' . du izena, eta zientzia-dibulgaziokoa da. Euskadi Irratian grabatzen dugu saioa (Donostian, Miramonen) astearteetan arratsaldeko 16h00tatik aurrera. Kontua da zientzia-albisteetan Wikipedia agertu zaigu azken boladan, batez ere "ikerketa" batean Entziklopedia Britanikoarekin konparatu dutelako... eta emaitza zen Wikipediaren zehaztasuna Britanikoarenaren parekoa dela!!

Guk programan azaldu nahi genuen zer den Wikipedia, nola dagoen antolatuta (oinarrizko funtzionamendua zein den, alegia), zuek egiten duzuen lan hori behar bezala eramateko. Azkenik Britanikoarekin egin den konparaziotik abiatuta, pixka bat filosofatu nahiko genuke Wikipediaren ideiari buruz.

Hamar/hamabost minutuko kontu bat (irratian denbora oso azkar joaten da). Esandakoa: asteartean (bihar) grabatuko dugu asteazken gaueko hamarretan emititzeko.

...ez dakit horrekin erantzun dizuedan...

Besarkada bat. Willy

Nik gaurko lana bukatu dut... bidaliko didazue telefono bat zuetako batekin hitz egin ahal izateko bihar? Hots egingo dizuet...

Eskerrik asko

Willy Roa

Nik ezin dut joan, ea Kabrik edo beste inork joateko aukera duen. Aukera polita dirudi. Hala ere filosofatze horretan partehartze pixkat egin nahiko nuke. Wikipediaz hitzegiten dugunean gehiago zehaztu beharko genuke. Euskal wikipediaz ari gara ala angelerako wikipediaz? Bi wikipedia erabat ezberdinak dira. Ikerketa horrek dio Wikipedia _anglesa_ dela Britanikoaren parekoa. Hori ene ustetan nahiko normala da, eta nire ustez, hemendik gutxira, Britanikoa oso atzean utziko du. Software librearekin gertatzen den modukoa da. Edonork parte har dezake garatze prozesuan eta horrek suposatzen du proiektu interesgarrietan (eta wikipedia interesgarria da _oso_) jende mordo bat egiten duela lan. Edozein entrepresa pribatuak ordaindu dezakeen baino jende gehiago. Eta gainera, software librearen kasuan, teknikoki oso onak direnak sartzen dira garatzera. Hala ere, angelerako wikipediak software libreak (ene ustetan) ez duen bi arazo ditu: alde batetik, software librearen garapenean teknikoki onenak gidatzen dute prozesua, eta kontribuzio guztiak aztertzen dira, onak ez direnak baztertuz. Wikipedian ez da hori gertatzen, edonork alda dezake artikulu bat. Adituak eta adituak ez direnak maila berdinean daude. Gure gizartetan 'erabaki orok balio du' asko eramaten da, eta hori wikipediarako arazo bat da. Gainera, software librearen kasuan, garapena erabat neutroa da, wikipedia neutralitate arazoak izan ditzake, adib. 'terrorismo'-aren definizioan.
Hori angelerazko wikipediari dagokionez. Euskal wikipedian gauzak askoz latzagoak dira. Ikerketa horrek angelerako zentzua du, izan ere, angelerako wikipedian zientzilari garrantzitsuenak parte hartu bait dezakete, baina ezinezkoa da hori pentsatzea euskal wikipediarentzako, zientziaren hizkuntza, gaur egun, angelera bait da. Dena den, eta nik dakidala, ez dugu entziklopedia britanikoa euskaraz, beraz, aspaldi lortu dugu hura baino lan hobeago egitea ;). Ene ustetan euskal wikipediak euskal kulturarekin erlazionaturik dauden gauzetan izan behar du punta-puntakoa. Beste arlotan beste wikipedietan egindako lanaz baliatu behar dugu. Horretarako, dena den, arlo horietan adituak behar ditugu. --ziberpunk 19:51, 9 Urtarrila 2006 (UTC)

Hurrengo galderak erantzutea nahiko luketeela esan didate:[aldatu iturburu kodea]

  1. Zer da Wikipedia?

Wikipedia denon artean sortutako eta eduki askeko entziklopedia eleanitza da. Denon artean sortutakoa da edonork alda eta hobe bait ditzake entziklopediako artikuluak. Horretarako wiki teknologia erabiltzen dugu. Eduki askekoa da bere eduki guztiak lizentzia libreen menpe bait daude, horrela wikipediako informazioa edonork erabil dezakela bermatzen da. Azkenik eleanitza da makina bat hizkuntzetako wikipediak bait daude. Edukiak askeak direnez, hizkuntza ezberdineko edukiak konpartitu daitezke. Gaur egun 200 edo hizkuntzetako wikipediak daude haietatik 25 inguru dute 20k artikulu baino gehiago.

  1. Zer dira wikiak?

Wikiak lan kolaboratiboa errezteko web garapenak dira. Wikiekin testua eta beste edukiak (irudiak, soinuak, etab.) editatzea erraza da eta pertsona bat baino gehiago aldi berean editatzen dagoenean wikia konturatzen da eta abisatzen du.

  1. Nola funtzionatzen du Wikipedia?

Wikipedian edonor sor edo alda dezake artikulu bat. Artikulu bat osatzerakoan beste artikuluei estekak sar daitezke eta baita wikipediatik kanpoko informaziora. Horrez gain, artikulu berdina beste hizkuntzatan ere estekatzen da. Horrez gain, erabiltzaile bereziak ere badaude. Hauek bahimen bereziak dituzte, hala nola, artikuluak ezabatzea (artikulu hutsak, bandalismoa, spam-a, etab.) edo erabiltzaileak edo IP-ak debekatzea, antzeko arrazoiengatik. Gainera, enbaxadak daude, wikipedia ezberdinen artean erlazioak egiteko.

  1. Noiz hasi zen euskarazko Wikipedia?

Sorrera eta bilakaera hemen ikus daiteke: [1] [2]

Horrelako galderak dira... denon artean prestatu ditzazkegu, iritzi ezberdinak jasotzeko. Zer iruditzen? Kabri, (erantzunak hemen) 15:54, 11 Urtarrila 2006 (UTC)

Ondo iruditzen zait niri, denbora baldin badago. Ez zuten atzo grabatu behar? --ziberpunk 16:19, 11 Urtarrila 2006 (UTC)
Bai baina badirudi beste egun baterako utzi dutela, eta gaur gaueko programan ez da irtengo.Kabri, (erantzunak hemen) 16:25, 11 Urtarrila 2006 (UTC)
Berriro galdetu didate ea noiz joan behar dugun hitzegitera. Baina lehendabizi aurreko galdera horiei gutxi-gora-behera erantzun batzuk eman behar zaizkie. Kabri, (erantzunak hemen) 17:51, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Ufa, egia da. Hasiko naiz ni ba, ez zer iruditzen zaizue --ziberpunk 20:09, 18 Urtarrila 2006 (UTC)Erantzunak ez du orri batekoa izan behar, eskematikoki baizik gainetik begiratuz. Adibidez, Wikipedia bakoitzarentzat gauza bat izango da, denontzat ez da berdina eta ez dakit, adibidez bakoitzak pentsatzen duena idazti dezala eta gero denen arteko batuketa bat egingo dugu edo... --Kabri, (erantzunak hemen) 20:50, 18 Urtarrila 2006 (UTC)

Elkarrizketa grabatu genuen (10 minutu-edo) eta gaur (Otsailak 8, asteazkena) gauean botako dute Euskadi Irratian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan. Gaueko 10etako albistegiaren ondoren hasiko da programa eta gaurkoa, Internet buruzkoa izango da. Tartean Wikipedia sartuko dutelarik. Beno ba, espero dut entzutea eta ea gustokoa duzuten. Zuek guztiok, "hitzegin duzute" elarrizketan-eta, ez ni bakarrik. Bihar komentarioak onartzen dira, hurrengo elkarrizketarako ;) Kabri, (erantzunak hemen) 14:11, 8 Otsaila 2006 (UTC)

Ieup! Oso ondo elkarrizketa eh, oso ondo utzi dezu Wikipedia hau, aupa zu! Kalitateari buruzko aipamenak ere oso ondo iruditu zaizkit, badakizu nere iritzia honi buruz. Bueno ba ea jende asko sartzen den laguntzera honen ondoren, normalean jende horrek gutxi irauten du baina batzuk geldituko dira fijo!! --Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 22:04, 8 Otsaila 2006 (UTC)
Argh, niri pasatu egin zait! Inork grabatu al du? Dena den, ziur bikain egin duzula Kabri! --ziberpunk 22:14, 8 Otsaila 2006 (UTC)
Jo ba niri etzait okurritu egia esan, igual Kabrik eskatzen badie mp3 batean edo pasako diote, gaur egun dena digitala da, nik internetetik entzun det elkarrizketa :D --Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 22:28, 8 Otsaila 2006 (UTC)
Epa! Beno, eskatu nien kopia bat Internetetik pasateko, baina modu hau ezin da izan, a) EiTB-tik galerazita dutelako bere sarearen kanpora ezer bidaltzera eta b) grabaketak e-postaz bidal daitekeen fitxategiaren tamaina pasatzen delako. Beraz, posta arruntaz-edo honela izan beharko du, ez dakit ziur. Ez bazenuen entzun, pena da baina, zaila izango da. Ahh, Willy eta Nagorek (aurkezleak) esan zidaten Elhuyar edo Zientzia.net webguneetan programa honen fitxategiak igo nahi dituztela, baina oraindik luzerako doa... Bestalde, ba 10 minutuko elkarrizketa izan zen; Wikipedia zer den, nortzuk aldatzen eta sortzen dugun, zenbat lankide garen, nolako artikuluak (gaiak) egiten ditugun, zer helburu ditugun eta honelako galderak izan ziren. 10.000 artikuluetara iristen garenean beste hizketaldi bat proposatu zuten ;) Esan nien, presarik ez dugula 10.000etara iristeko, baizik-eta, ditugun 5.000ak onak izatea. Propaganda gehiago ez da gaizki etorriko ;) Kabri, (erantzunak hemen) 14:19, 9 Otsaila 2006 (UTC)

Efemerideak idazten[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Egon naiz urtarrilaren 12ko gertaera batzuk idazten, heriotzak, jaiotzak... eta gauza da urtea jartzen dela eta gero hori ez dela agertzen automatikoki urtearen lekuan... ez dakit horretarako bot bat dagoen edo beste hizkuntzatan nola egiten duten... baina uste dut egokiena hori automatizatzea izango litzatekeela bi norabidetan. Ahal da?

Ez, hori dena eskuz egin behar da. Kabri, (erantzunak hemen) 14:44, 12 Urtarrila 2006 (UTC)
MMHHH... eskuz... ze tristea... hala ere beste lekuetan { { kortxe artean } } gauza batzuk idazten dituzte... eta ez dakit ba zer diren
Kaka! horrenbeste denbora honi itxaroten eta azkenean ezin entzun, egia esan azken aldian apur bat alde batera utzi dut Wikipedia baina lasiter hasiko naiz geografiako atala osatzen, Ozeaniarekin egin nuen bezala. Ah, eta entzuteko modurik badago esan mesedez! - [[Lankide:Zangoluze|Zangoluze]] 22:57, 8 Otsaila 2006 (UTC)

Euskal Wikipediaren norabidea[aldatu iturburu kodea]

Aupa, azken aldi honetan ehundaka artikulu berri sortu dira eta poztekoa da euskarazko wikipedia gora egiten ikustea. Baina, oraingoz, wikipedia guztien izan behar duten zerrenda ez dugu osatu, eta nik uste garrantzitsua litzatekela hau behingoz osatzea. Bestalde, mundu osoko herrialdeen artikuluak oso xumeak dira edo ez dute batere idatzia, agian honekin lanean hasi beharko genuke aurrenik? Behin Euskal Herriko herrien zerrenda amaituta dagoela, komeni da hauen artikuluak osatzea. Norbaitek baldin badaki nondik atera informazioa herri hauei buruz prest negoke pixkanaka pixkanaka betetzeko. Zein da zuen iritzia? Zerrendako artikuluak amaitu, herrialdeak, orain bezela jarraitu (denetik pixka bat) edo beste zerbait? Lankide:Renato Longo

Bai arrazoi dezu, hobeago da lehendabizi ditugun artikuluak hobetzea, gehienak zirriborroak baitira. Herrialdeen artikuluak nahiko penagarri daude gehienak, eta Euskal Herriko herriena ere. Hauek hobetzen hastea daukagu. Hala ere, oraindik uste dut Zuberoa eta Lapurdiko herriak falta direla sortzeko. Zerrenda osatzea ere, oso premiazkoa da. Hala ere, norbaitek zerrendan ez dauden artikuluak sortzen baditu ere, ez dugu gaizki ikusi behar, alderantziz.

Ni azalean agertzen den eguneroko txantiloiak egiten jarraituko dut. Agian, normalean gauden laupabost lankideekin taldeak sortu ditzazkegu; adibidez: talde bat herrialdeen artikuluak osatzen joateko, beste bat Euskal Herriko herriak osatzeko, beste bat zerrendako artikuluak egiten joateko... Edo denok denetik, nahi duzuen bezala. Kabri, (erantzunak hemen) 18:13, 18 Urtarrila 2006 (UTC)

Ideia ona iruditzen zait taldekatzea. Ni prest negoke munduko herrialdeen artikuluak osatzeko, gutxienez informazio orokor bat. Egun, artikulu gehienek "Hiriburua:XXX" bakarrik dute. Renato Longo
Ni ari naiz zientzia artikuluekin pixkanaka-pixkanaka... bizitzaren zuhaitza eraikitzeaz eta geologiakoetaz ni neu ardura naiteke... baina ez guztietaz, ados?—Theklan 18:49, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Ados, artikuluen zerrendako eztabaidan zerrenda batzuk egingo ditut, bakoitzak non egin behar duen lan jakiteko. Bakoitzak nahi duen atalean bere izena jar dezala (bi pertsonek lan berdina ez egiteko arren) Kabri, (erantzunak hemen) 19:08, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Arazoa da entziklopedia bat lan entziklopedikoa dela eta osotasun pixkat emateko lan ugari egin behar dugu. Ondo iruditzen zait lantaldeak sortzea, baina ez gaude hainbeste jende eta ez dago argi zer du garrantzia handiago. Ni saia naiteke Theok aspaldi hasi zuen lana bukatzen, hau da, filosofiari buruzko artikuluak osatzen, filosofoak, filosofia eskolak, filosofia korronteak etab. Bestela zientzia artikuluetan ere lagun dezaket. Lan hau betetzeko, azken egunetan izandako eztabaidetatik ondorioak ateratzea estilo-gidan sartzeko --ziberpunk 19:43, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Azken bolada honetan zenbait artikulu egin ditut, batez ere zeudenak pixkat osatu, nik dakidan gaiei buruzkoak eta erraz idazten ditudanak. Hortan jarraitzeko asmoa neukan, baina premiazkoa bada zerrenda osatzea hortan ere jardun dezaket. Hala ere oso lanpetua nabil eta ez daukat asti gehiegi, baina ahal dudana egingo dut. Keta 22:18, 18 Urtarrila 2006 (UTC)
Kaka! horrenbeste denbora honi itxaroten eta azkenean ezin entzun, egia esan azken aldian apur bat alde batera utzi dut Wikipedia baina lasiter hasiko naiz geografiako atala osatzen, Ozeaniarekin egin nuen bezala. Ah, eta entzuteko modurik badago esan mesedez! Zangoluze 22:57, 8 Otsaila 2006 (UTC)

5.000 artikulu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, goazen pausoan, hurrengo egun hauetako batean 5.000 artikuluetara iritsiko gara (gaur ez bada...) Zer iruditzen zaizue Azala pixka bat aldatzen badugu 5.000 artikuluak ospatzeko? Ni, proposamen bat egin dut hurrengo loturan ikus dezakezutena: Lankide:Kabri/Azala. Koloreen gaia, ez dut ongi egin oraindik. Zuen proposamen eta iradokizunak espero ditut. Zorionak lankide guztioi! Kabri, (erantzunak hemen) 15:22, 24 Urtarrila 2006 (UTC)

Niri oso ondo iruditzen zait proposamena :D. Eskertu nahi nizueke ere hona heltzeko egin duzuen lanagatik. Agian, hori baino gehiago egin genezake ere. Euskadi irratirako galderak prestatzen baditugu, lan horrekin prentsa notatxo bat egin genezake eta hainbat lekutara bidali, adibidez sustatu.com (bertan gaztelaniazko wikipedia agertzen da), indymedia eta beste gune elektronikotara, agian egunkariak (berria, gara) etab. zer den euskal wikipedia eta 5000 artikulura heldu garela azalduz. Ea gure komunitatea handitzen dugun. Zer iruditzen zaizue? --ziberpunk 18:53, 24 Urtarrila 2006 (UTC)
Berriakoei mezu bat bidali nien orain hilabete bat edo, Wikipediako asunto batetaz eta kasurik ez didate egin. Baina beno, berriro saiau gaiteke. Arazoa da, Euskadi Irratikoek berriro deitu didatela ea noiz joan daitekeen gutako bat Donostiako estudioetara. Hasiera batean bazirudien Ingeleseko Wikipediataz hitzegiteko, baina azkenean nolabait gure Wikipediataz hitzegiteko izango da. Gutxi gora behera, gidoi bat prestatu beharra daukagu galdera ezberdinei erantzun ahal izateko. Nor joango den, ere, bozkatu behar dugu. Hurrengo astean edo hurrengoan izan beharko litzateke. Denborarekin abisatzeko irratikoei. Prentsa notatxoarena, katalanezko wikipedian bat egin zuten; hemen duzue lotura (gaztelaniaz): [3]. Honelako zerbait idatzi daiteke eta komunikabide ezberdinetara bidali. Zer deritzozue? Mugitzen joan behar gara bestela dena gainean izango dugu ;) Kabri, (erantzunak hemen) 19:16, 24 Urtarrila 2006 (UTC)
Irratikoaren asuntoari buruz, goian dauden galderei erantzunen zirriborro bat egin dut, baino inork ez du ezer komentatu. Begira ezazue eta osatu, agian jarri duzun estekatik zeozer atera dezakegu. Horrekin prentsa notatxoa egingo nuke (euskaraz) eta interesatua egon daitekeen edonori bidali (agian interesatuen zerrendatxo bat prestatu beharko genuke). Ene ustetan zu zara irratira joateko aproposena, baina zuk esan beharko duzu posible/gustoko duzun. --ziberpunk 20:22, 24 Urtarrila 2006 (UTC)
Irratikoa, hurrengo asteartean egin behar dugula esan didate. Mutilak, zer deritzozue? Kabri, (erantzunak hemen) 15:19, 25 Urtarrila 2006 (UTC)
Beno ez du inork erantzuten... Gaur edukiko ditugu dagoeneko 5.000 artikuluak. Azala aldatuko dut ahal dudanean... Kabri, (erantzunak hemen) 15:17, 26 Urtarrila 2006 (UTC)
Neuk ezin dut joan Donostiara grabatzera, ziuraski 4-5 egun kanpoan izango naiz. Bestalde, Theklan-ek esan zuen 5000koa artikulu on batekin ospatuko zuela ea agertzen den, jejeje. Kabri/Azala Zure azala gustoko dut eztabaidan esan nuen bezala, agian kategorien atala aldatu beharko litzateke, handiegia iruditzen zait niri eta hor beste gauzaren batentzako lekua egin daiteke.. - Renato Longo (Bai esan?) 15:39, 26 Urtarrila 2006 (UTC)
Ba ospatu du jada Behi izan da 5000. artikulua :D. Kabri, nik ezin dut joan, eta niretzat zu zara egokiena. Ezin al duzu joan? Galderei erantzun diet ere, ondo iruditzen al zaizue erantzuna? Hori har dezakegu eta hainbat lekutara bidali. Zer deritzozue? --ziberpunk 16:17, 26 Urtarrila 2006 (UTC)
Ez da izan artikulu glorioso horietariko bat, baina saiatuko naiz artikulua zaintzen eta behien inguruan ahalik eta gehien idazten! :-)—Theklan 17:15, 27 Urtarrila 2006 (UTC)
Badakit duela asko ez dudala hemen idazten, baina bueno, nire iritzia utzi nahi nuen. 5000 Artikulu? Barkatu, baina pixka bat barrenean begiratzen baduzue ikusiko duzue ez ditugula 5000 Artikulu. Bota begirada bat bestela: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Special:Shortpages&limit=500&offset=0 Wikipedia honetan hutsik dauden artikuluen kopurua harrigarria da nire ustetan, artikulu kopuruak bakarrik inporta dela dirudi. Egia esan nik artikulu gutxi egin ditut, bi edo hiru esango nuke nik, baina artikulu hutsak egiteko, egia esan, hobe ez egitea, egin orri batean egin beharreko artikuluen zerrenda edo dena delakoa, artikulu hutsak egitea "rankinean" gora egiteko modu penagarria iruditzen zait. --Unaiaia (¿iritzirik?) 19:43, 28 Urtarrila 2006 (UTC)
Aupa Unaiaia, konturatzen bazara, hor goian artikuluen kalitateaz ere hitzegiten da, eta nik uste nahiko garbi utzi genuela nahiago genuela artikuluen kalitatea hobetzea. Oso lankide gutxi gaude hemen, eta 5.000 artikuluena komunikabideetan agertzeko erabili da, lankide gehiago erakarri ahal izateko. - Renato Longo (Bai esan?) 20:51, 28 Urtarrila 2006 (UTC)
Pasatu duzun esteka gaizki dago, gaztelanizako wikipediakoa da hori, hauxe da zuzena: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Special:Shortpages&limit=1001&offset=0 Guztira 1000 artikulu motz dauzkagu, eta 863 zirriborro. Hala ere, artikuluen batazbesteko luzera eta artikuluen batazbesteko aldaketak igotzen doaz, begira ezazu http://en.wikipedia.org/wikistats/EN/ChartsWikipediaEU.htm Dena den, estatistika pobreak dira, hori ezin ukatu, eta Renatok dioen bezala, hobetzeko moduak bilatzen ari gara. Rankinean igotzea ala jeistea ez da garrantzizkoena, baina ematen duen aukeraz baliatu behar dugu komunitatea handitzeko --ziberpunk 08:58, 29 Urtarrila 2006 (UTC)
Egia, barkatu, gaztelerakoak begiratzen ere egon nintzen eta gero esteka gaizki jarri... ay ay ay... Irakurri dut goikoa, eta pozten naiz zuek guztiok kalitatearen aldekoak izatea, baina egia da artikulu huts ugari dauzkagula, ez zirriborroak ez... hutsak, naiz eta zirriborro karteltxoa izan, huts-hutsik daude, edo bizpairu hitz dauzkate, nire ustez hauetakoak sortzen direnean ezabatu egin behar dira, eta ez hazten utzi. Kabrik badaki ni artikulu hutsak ezabatzearen alde nagoela, beste batzuk ez, ordea, seguruenik gure artikulu kopurua jeisten bada rankinean jaitsiko garelako edo. --Unaiaia (¿iritzirik?) 12:06, 29 Urtarrila 2006 (UTC)ç
Nire ustez rankinean jeisteak ez du ardura artikulu txukunak egiten badira. Ni saiatzen ari naiz egiten ditudan artikulu guztiak ahalik eta hoberenak izan daitezen... baina tira, aurkitu dut hortik baten bat hutsik dagoena eta nahiko tamalgarria da nire ustez. —Theklan 12:34, 29 Urtarrila 2006 (UTC)

5.000 artikuluak ospatzeko, artikulua Barrapunto.com-en[aldatu iturburu kodea]

Ba hori, bitakora batean idatzi nuen eta bi egun geroago azalera atera dute albistea. Sakatu hemen albistea irakurtzeko. - Renato Longo (Bai esan?) 12:22, 28 Urtarrila 2006 (UTC)

Lankide honek: 81.39.151.101 zenbait orrialde bandalizatu ditu. Gaztelaniazko wikipedian ikusi eta-gero, IP horrek "George McFinnigan" lankideari aurkezten dio. Grazia ederra egin du ba... Pertsona hauek politikaz aparte, ez dakit zer duten buruan. Astakirten hutsak dira baina tira, kasurik ez eta aurrera. Kabri, (erantzunak hemen) 17:59, 29 Urtarrila 2006 (UTC)

Bai, eztakit, badirudi "arazoren bat" izan duela Gaztelerazko Wikipedian eta hemen utzi duela estresa edo, seguruenik Katalanean eta beste batzuetan ere antzekoak egin ditu... Beti dago horrelako jendea, zer egingo diogu ba, behintzat egidako guztia berriz segituan zuzendu ahal izan duzu. --Unaiaia (¿iritzirik?) 18:12, 29 Urtarrila 2006 (UTC)