Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2009ko azaroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskarazko Wikipediak 280 erabiltzaile aktibo.[aldatu iturburu kodea]

Aste honetako egun batzuetan zehar euskarazko Wikipediak 280 erabiltzaile aktiboen kopurura ailegatu eta mantendu da. Nik uste orain arte (edo behintzat ni hemen nabilenetik) erabiltzaile kopuru handiena izan dela. Adibide gisa: egun horietan zehar artikulu kopurua eta tamainari dagokionez aurreragoxeago doan galizierazko Wikipediak (52.214 artikulu) baino erabiltzaile aktibo gehiago izan ditugu, gure 280en aurrean hark une batzuetan 268 erabiltzaile aktibo izan dituelarik (ikus hemen). Nik uste datu hau ere euskarazko Wikipediak urte honetan zehar izan duen hazkuntzaren adierazle garbia dela. Aio. --Euskalduna (esaidak hemen) 20:00, 2009ko azaroaren 13a (UTC)

Edo izan dugun bandalismoaren ondorioa ere izan daiteke. Kontuan izan erabiltzaile aktibo azkeenko hilabetean aldaketaren bat egin duen erabiltzaile edo IP oro dela. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:32, 13 Azaroa 2009 (UTC)

Egunkariaren aldeko jaia eta proposamena[aldatu iturburu kodea]

Hurrengo larunbatean, azaroaren 28an, Donostiako Kursaalean Egunkariaren aldeko jaia ospatuko dute, Egunkaria auzian inputatuta daudenentzat diru-bilketa bat egiteko.

Jakingo duzuenez, laster burutuko da Madrilen Egunkariaren administrazio-kontseiluko partaideen aurkako epaiketa. Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga akusatuen aulkian eseriko dira Audientzia Nazionalean, ETAko kide izateko akusaziopean.

Hondarrean, epaitzen dena ez da erakunde terrorista baten partaidea izatea (lehenengo epaiketan absolbituak izan baitziren) edo delitu ekonomiko egitea, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lan itzela baizik. Hori, jakina, ez dute zuzenean aitortuko akusatzaileek (Dignidad y Justicia eta AVT erakundeek), haien benetako arrazoiak mozorrotzen dituztelako. Euskal gizartearen gehiengoak,ordea, ondo baino hobeto daki -akusatuen ibilbide profesionala ikusita- zein den haien delitu bakarra: euskaltzaletasuna. Erdararen itsaso zabalean leku bat bilatzea euskarari, komunikabide idatzien arloan, kasu honetan.

Euskarazko Wikipedia egiten dugunok (nahi dutenek, behintzat) gure elkartasuna luza geniezaieke akusatuei, kinka larri honetan. Ez dakit nola islatu liteken elkartasun hori, ez dakit ere egokia ikusiko duzuen, baina edozein kasutan lerro hauen bitartez gogoeta egitera animatu nahi dizuet. Ontzat jotzen badugu, agian txoko honetan bertan gai berri bat egin genezake, "Egunkariaren alde" edo, nahi duenak bere elkartasuna luza dezan. Zer deritzozue? Josu 21:36, 20 Azaroa 2009 (UTC)

Uste dut Euskarazko Wikipedia ez genukela politika gaietan sartu behar, agian arazoak izan ditzazkegu. Elkartasuna pertsonalki adierazi diezaiokegu Egunkariakoei, baina Wikipediaren izenean hobe ez.--An13sa 10:08, 21 Azaroa 2009 (UTC)
An13sak esandakoa zuzena da. Duda izanez gero, begiratu Wikipedia zer den. Ondo izan! -- Marklar 11:24, 21 Azaroa 2009 (UTC)