Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada. FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade. EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy. DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
Kaixo! Egunotan Wikimedia Hackatoian egon naiz, eta erlojuaren kontra sortu dut Azalerako proposamen berritua: Azala/Grid orrialdean duzue egindakoa.
Oinarrian, aldaketa nahiko ditu:
Askoz hobeto ikusten da edukia, hobeto antolatuta dago eta garbiagoa da emaitza.
Komunitaterako loturen sekzio bat dago, lehenengo "Txokoa" eta "Hezkuntza Ataria" baino aukera gehiagorekin. Hemen, noizbehinka, alda daiteke zer dagoen, dinamikoago egiteko.
Ikusgelarako sekzio bat dago, bideo bat bahio gehiagorekin.
Gaurko egunez sekzioan aukera dago aurreko egunak dinamikoki ikusteko.
Eguneko irudi bat dago, Commonsetik hartzen dena. Oraindik ez dut lortu hau automatizatzea, baina txantiloi bidez egin daiteke, eta eduki gehigarria (eta nazioartekoa dugu).
Hilberriak sekzioak zehazki 6 pertsona ordenagailuan eta 4 pertsona mugikorrean erakusten ditu.
4 albiste txertatu ditut. Sekzio hau maiztasun handiagoz gaurkotu beharko genuke, noski.
Behean, esploratzeko bi aukera daude: gertuko artikuluak eta "atzoko" irakurrienak (oraindik ez dira "atzokoak" erakusten, arazo tekniko bat dagoelako zerbitzarietan).
Uste dut proposamen honek aukera askoz gehiago ematen dizkigula, eta mugikorrean ere askoz hobea da aurkezpena.
Proposatzen dizuedana da esatea zer iruditzen zaizuen, eta bozketa bat ere antola dezakegu, onartzen dugun edo ez jakiteko.
Dotprea iruditzen zait, zorionak. Gertuko lekukoena adibidez, oso ona... 'Show nearby places' euskaratu behar da. Gehikuntza posibleak: Txikipedia eta bi app-ak (orokorra eta Txikipedia app) aipatu akaso?
Euskaratuta dago jada zati hori, egun batzuk beharko dira iristeko itzulpenak. Gogoan izan softwareko zati asko itzuli behar ditugula, atzean geratzen ari gara: https://translatewiki.net/
Txikipedia aplikazioarena, aipa daiteke lehiaketa kentzen dugunean, adibidez. Hala ere, biak daude Txikipediako orrian aipatuta, sarreran bertan goian.
Neuri ere oso dotorea eta aproposa iruditu zait azal berria, zorionak!
Zalantza bakarra daukat Ikusgelako atalarekin. Bideo nabarmenean bakarrik dago aukera Wikipediako artikulura joateko, besteetan testua laua da. Joxe Azurmendiren bideoa ikusteko aukeraz gain, izenean klikatzean artikulura joatea aukera ona iruditzen zait.
Azal berria inplementatzea erabakitzen bada, bestelako mugarriren batekin (X. artikulura heltzean, edo izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan 17. postura heltzean...) aktibatuko nuke eta komunikatiboki albiste moduan zabaldu, lorpen bat gisara.
Ospakizun gisa argitaratzearekin oso ados, bai. Zenbaki borobil bat pasa berri dugu, eta hurrengoa urrun dago, baina izan daiteke ospatzeko moduko zerbait.
Loturena konpondu dut, jarri dizkiot jada, baina beti ez da erraza jakitea bideo bat zein artikulurekin lotzen den zehazki. Hori eskuz egin beharrekoa da.
Niri ere gustatzen zait! Gauzatxo bat botatzen dut faltan, orain hasieran goian agertzen den "Zuk ere hobetu dezakezun entziklopedia askea da hau. Lagundu nahi duzu?" esaldia ez dago bertsio berrian, era niri behintzat asko gustatzen zaidan esaldia da, Wikipediaren filosofia hasieratik argi erakusten duelako.
Oso itxura erakargarria ikusten diot azal berriari. Seguru nago arrakasta handia lortuko duela. Nolanahi, posible ikusten duzu(e) Viquipèdian bezalako irudi irristakorrak izatea; niri, behintzat, oso dotorea iruditzen zait.
Bai, tamainaz aldatu, alde batera edo bestera lerratu egiten dira eta testua agertzen da letra txuriekin hondo ilunaren gainean. Efektu polita iruditzen zait.
Hilberrien atala, pantaila txikian (10 hazbeteko eramangarrian adibidez) eskuinaldetik irten eta eskuin-menuaren gainean "montatzen" da. Ez dakit erraza den/merezi duen irudien zabalera minimoa txikiagotzea, eta nabigatzailearen zabaleraren arabera irudiak zabaltzea, albisteetako irudiekin gertatzen den bezala.
Bide batez gogorarazten dut azaleko albisteen eguneratzea wikilari guztion lana dela, azalaren diseinua bat ala beste izan arren.
Hurbil dituzunak atala bereziki gustatu zait, uste dut honi bonboa eman ahal zaiola. Ez dakit app-ra eraman daitekeen, mugikorrean/tabletan wikipedia app-aren bidez begiratzen dugunontzat.
Saiatuko naiz pantaila txikiagorako moldatzen. Nik egindako probetan ondo ikusten zen, baita mugikorrean ere, baina guztirako ez dut ikusi. Ez da guztiz erraza, baina egin daiteke.
Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!
Proposamen bat besterik ez: "Aste honetako artikulu nabarmena"ren ondoan, aurreko asteetako artikuluak agertzen dira, baina izenbururik gabe. Nik uste dut azal zaharrean agertzen zen "Aurreko asteetako artikuluak" jarri beharko zela artikulu horien gainean, jakiteko artikulu horiek nondik datozen.
Beste gauzatxo bat: badago modurik albisteak automatikoki nonbait gordetzeko? Ongi legoke. Ni hasi nintzen, galduko ez ziren esperantzan, baina ez dirudi eraginkorra eskuz eguneratzea.
Nik orain arte, albistean zegoen testua zuzenean gertaeren atalean kopiatu izan dut, edo moldaketa txiki bat eginda. Argazkia ez dut jartzen.
Albisteko kodea urtearen artikuluan kopiatzea albistea bera idaztea baino errazago eta azkarrago egiten da, eta horrela urteen artikuluek ere gertakariak jasotzen dituzte.
@Demonocrazyk aipatutako ospakizunari begira, gutxi gorabehera 1.000 artikulu barru Minnan txinera gaindituko dugu, eta berriro izango gara artikulu gehien dituen 33. entziklopedia, artikulu gehien dituzten %10eko taldean sartuta. Akaso hori izan daiteke ospakizun polit bat?
Bikaina iruditzen zait azalaren irudi berria. Zorionak egindako lanagatik!
Aurreko azalarekin konparatuz hobekuntzak batzuk badaude.
(Telefonoan oso txarto ikusten nuen, baina telefonoko nabigatzaile nagusian JavaScript desgaituta daukadalako. Beste nabigatzaile batekin, eta JavaScript gaituta, eta orduan bai, telefonoan ere azal berria dotore-dotore ikusten da).
Kuriositatea daukat, bidali ahal dizkidazu JavaScript desgaituta duen telefonoaren pantaila irudi batzuk? Akaso zerbait egin daiteke hori ere hobetzeko.
Badaezpada ere, Euskaltzaindiak iaz onartu zuen arau baten berri ematera natorkizue: Euskara Batuaren Ortotipografia sailaren hirugarren atala da, letra-estiloei buruzkoa.
Funtsean letra arruntaren, etzanaren, lodiaren eta azpimarratuaren erabilerak arautzen ditu, kasuistika eta adibide ugari hornituta.
Iruditzen zait Wikipediako gure artikuluetan (edo, hobeki, gure Wikipediako artikuluetan:-) bidera ateratzen zaizkigun erbi gehienak harrapatzeko jarraibideak dituela.
Dokumentu luzea da, 40 bat orrialde, baina eskura izan behar genuke beti.
Aupa, Gotzon: EBO III dela eta, bazeukat lantxo txiki bat egina, agian, baliagarri izango zaizuna aipatu prestaketa hori egiteko. Emadak hire e-posta helbidea eta bidaliko diat.
Duela hilabete batzuk, euskarazko Wikipediako hainbat artikulu irakurriz, kezka sortu zitzaigun ikusi genuelako LGBTI+ mugimenduko zenbait pertsonen biografietan hauei buruzko informazioa ez zela modurik egokienean aurkezten, eta pentsatu genuen interesgarria izan zitekeela LGBTI+ gaiak eta biografiak modu egokian landu ahal izateko laguntza emango zuen gida moduko bat sortzea. Horretan lanean jarri ginen, eta Ehgameko lagunekin batera, gida honen zirriborro bat osatu dugu. Orain, zirriborro hau konpartitu eta elkarrekin lantzeko gonbidapena luzatu nahi diegu honetan interesa izan dezaketen pertsona guztiei.
Horretarako, lanerako jardunaldi ireki bat antolatu dugu ekainaren 8an, Donostiako Teila Fabrikan. Goiz eta arratsalderako saioak prestatu ditugu: goizean zehar gidako edukia landu eta eztabaidatzeko aukera izango dugu; eta arratsaldean wikipedian bertan editatzea da asmoa. Editatzen ez dakitenek ikasteko aukera izango dute, eta editatzen dakitenek LGBTI+ gaiak eta biografiak lantzeko editatoi txiki bat egingo dute. Ekainaren 8ko saio honetan parte hartzeko, eman izena mesedez formulario honetan: IZEN EMATEA
Gaian interesa baldin baduzu baina ezin baduzu ekainaren 8ko saiora etorri, zure ekarpenak beste modu batera ere bideratu ditzakezu. Horretarako ere, erabili oraintxe aipatutako formularioa.
Kaixo! Pare bat aldiz ikusi dut pertsona trans batzuen artikuluetan deadname edo jaiotzez ezarritako izena agertzen dela. Pertsona trans bat ez bazen ezaguna izen zaharra zuenean, ez dut uste beharrezkoa denik inon aipatzea (ingelesezko Wikipedian jarraibide hori dute), batez ere pribatutasunagatik baina baita mingarria edota errespetu falta bat izan daitekeelako ere. Euskarazko Wikipedian ez dut jarraibiderik topatu gai honen inguruan, baina eskertuko nuke artikuluren bat idazterakoan hau kontuan izatea.
Kaixo! Arrazoi duzu, eta juxtu gai honen inguruan gidaliburutxo bat prestatzeko lanean ari gara, zuk aipatzen duzun moduko irizpideak zehazteko eta ahal den neurrian kontutan hartzeko. Orain dela hilabete batzuk ikusi genuen trans pertsona askoren biografiak ez direla modurik egokienean lantzen eta horretan laguntzeko gida txiki bat sortzea da asmoa. Ideia da laster honen inguruko jardunaldi edo bilera ireki bat egitea. Zehaztasun gehiago daudenean egingo dugu deialdia, baina interesa baduzu, nahi baduzu abisatuko dizut zuzenean ere.
Gainera, «gizon jaio eta emakume bihurtu» bezalako esamoldeak okerrak direla eta saihestu egin behar direla idaztea erabat beharrezkoa da. Espero dut hori ere kontuan hartzea.
Ados, eta arau hau jaiotzez ezarritako izena erabiltzearen aurka agertzen diren pertsona zisgeneroei ere aplikatzea gustatuko litzaidake (ez izena aldatu duten guztiei, baizik eta aurka daudenei).
I am writing to you to let you know the voting period for the Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is open now through May 9, 2024. Read the information on the voting page on Meta-wiki to learn more about voting and voter eligibility.
The Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is a global group dedicated to providing an equitable and consistent implementation of the UCoC. Community members were invited to submit their applications for the U4C. For more information and the responsibilities of the U4C, please review the U4C Charter.
Please share this message with members of your community so they can participate as well.
The Growth team will now send quarterly reports to keep you in the loop. Growth team weekly updates are available on wiki (in English) if you want to know more about our day-to-day work.
If you want to receive more general updates about technical activity happening across the Wikimedia movement (including Growth work), we encourage you to subscribe to Tech News.
Community Configuration
Growth features are currently configurable at Special:EditGrowthConfig. This quarter we are working on making Community Configuration accessible for other MediaWiki developers while also moving Growth feature configuration to the new CommunityConfiguration extension.
An early version of Community Configuration can be tested at Spanish Beta Wikipedia. We plan to release the new Community Configuration extension to pilot wikis (Arabic and Spanish Wikipedia) in early May, 2024. The first non-Growth team feature to utilize Community Configuration will be Automoderator.
In parallel with the development, the Growth team will propose Community Configuration usage guidelines, Community Configuration design guidelines, and provide technical documentation.
The Growth team conducted an experiment to assess the impact of the “Add an Image” structured task on the Newcomer Homepage's "Suggested Edits" module. This analysis finds that the Add an Image structured task leads to an increase in newcomer participation on the mobile web platform, particularly by making constructive (non-reverted) article edits:
The likelihood that mobile web newcomers make their first article edit (+17.0% over baseline)
The likelihood that they are retained as newcomers (+24.3% over baseline)
The number of edits they make during their first two weeks on the wiki (+21.8% over baseline)
A lower probability of the newcomers' edits will be reverted (-3.3% over baseline).
This feature was developed for Mentors as part of the Growth team's Positive Reinforcement project. When A/B testing on Spanish Wikipedia, we found no significant impact on retention, but we found a significant positive impact on newcomer productivity. However, we concluded that the results weren’t positive enough to justify the time investment from Mentors. We plan to discuss this feature with our pilot wikis, and consider further improvements before scaling this feature further. Meanwhile, communities willing to test the feature can ask to have it deployed. (T361763)
As in previous years, donors were directed to a Thank you page after donation (example). However, this year we tested a new “Try editing Wikipedia,” call to action on the Thank You page. This call to action linked to a unique account creation page. From this account creation page we were able to track Registrations and Activation (editing for the first time). During the English banner campaign, the Donor Thank you page led to 4,398 new accounts, and 441 of those accounts went on to constructively edit within 24 hours. (T352900)
Future work
Annual Plan
The Growth team and the Editing team will work on the WE1.2 Key Result in the coming fiscal year. We will start initial discussions with communities soon to help finalize our plans. (T361657)
We plan to A/B test adding a new Community Configurable module to the Newcomer Homepage that will allow communities to highlight specific events, projects, campaigns, and initiatives. We are early in the planning phase of this project that will take place first at our pilot wikis and wikis volunteering. We welcome community feedback on initial designs and plans, in any language at our project talk page.

Aupa, lagunok: Arabiar alfabetoa osatzeko artikuluarekin hastera noa, eta zalantza bat dut. Euskaltzaindiaren 165. arauak zenbait argibide ematen ditu transliterazioari buruz. Nire galdera da: arau horretatik datuak har ditzaket, edo, egile-eskubideak direla eta, ezin ditut hartu?
Kaixo, Joxan. Datuak bai, har ditzakezu, iturria aipatuta. Azalpenetako esaldi osoak, ordea, moldatu egin behar dira, ezin dituzu bere horretan hartu (komatxo artean eta neurri-neurriz ez bada).
Orain bi urte edo baimena eskatu nuen OurWorldInData webguneko grafikoak txertatu ahal izateko euskarazko Wikipedian. Bide luzea izan da, eta bazirudien ezinezkoa zela, baina aurkitu da zehar-bide bat.
Momentuz ez dago itzultzerik, kargatzen du OWID zuzenean eta hori da dena, baina bi adibide egin ditut:
Commonsen ez badago, igo grafikoaren irudi bat (bertatik jaitsi daiteke zuzenean PNG edo SVG formatuan, baina badirudi PNGk hobeto funtzionatzen duela)
Eta dagokion artikuluan txertatu behar da {{OWIDPopup}} txantiloia. Bi aldagai ditu: grafikoa eta irudia.
Grafikoa da URL zatia, hemen letra lodiz dagoena:https://ourworldindata.org/grapher/arctic-sea-ice
Irudiaren helbidea txertatu behar da soilik. Nahi bada, zabalera ere gehi dakioke.
Munduko lehenengoak gara hau egiten, ea lortzen dugun ahalik eta artikulu gehienetan txertatzea grafiko hauek!