2020ko uda ere berezia izango da, COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera geratu direlako askotan egin ohi ditugunak: turismoa, bidaiak, jaiak... baina guk gure herria bizi nahi dugu. Lehiaketaren atal honetan jaiei arreta berezia jarri nahi diegu: jaien, ohituren, dantzen, folklorearen... argazkien bila ari gara. Aurreko urteetako argazki horiek igotzeko unea da. Ondare immaterial hori munduari erakusteko aukera duzu.
Sariak
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eskainitako sariak:
Nahi adina argazki igo ditzakezu
Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, botoia erabilita igo baduzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian.
Ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "WikiBizi Kultura" kategoria! Gogoratu, Euskal Herriko ondare materialeko argazkien lehiaketan hiru pertsonako talde batek erabakiko ditu irabazleak!