Wikipedia eztabaida:Terminologia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dut ikusi EIMAren estilo-liburua inon dagoenik, eta uste dut egokia izan daitekeela hainbat auzitan. --Unai (esan) 20:56, 10 Maiatza 2009 (UTC) Ez dut ezer esan... Oraintxe ikusi dut artikuluan... --Unai (esan) 16:06, 11 Maiatza 2009 (UTC)

Bizkaieraz egin daikegu?[aldatu iturburu kodea]

Zalantza bat daukat. Euskerazko wikipedian batueraz baino ezin da idatzi, ala bizkaieraz be egin daiteke? Artikulu batzuk bizkaieraz idatzi dodaz eta "estilo" kexak egon dira. —Aurreko iruzkin sinatugabea Emilio Mañas (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2012-02-29, 11:41).

Euskara batua da artikuluak idazteko erabili beharreko hizkuntza. Oharra: aurreko lotura horretan, "erabiltzen saiatzen gara" jartzen zuen lekuan, "erabiltzen dugu" jarri dut, ze horixe da Wikipedia honetan jarraitzen dugun araua, nik dakidanagatik; nahiz eta ez dudan beste inon idatzita aurkitu, aurreko urteetako eztabaidetan arakatuta ikus daiteke euskara batuaren aldeko hautua egin zela bere garaian.
Eztabaidetarako eta gainerako orrietarako ez dago irizpiderik, beraz nahi duzuna erabil dezakezu.--Assar; (erantzun hemen) 11:37, 29 otsaila 2012 (UTC)
Assarrek aipatutako argibideaz gainera, kontuan izan behar da gure oinarrizko irizpideetako bat dela Euskaltzaindiaren arauak bete beharra. Ikus «Politikak» atalaren hasierako azalpena. Bestalde, Emilio, arazo nagusia ez da izan artikuluei egin dizkiezun ekarpenetan bizkaiera erabili izana (nahiz eta hori ere aldatu beharreko xehetasuna izan), baizik eta ekarpen horietan neutraltasuna falta zela. Erromatar Eliza Katolikoaren ikuspegia egia bakarra balitz bezala ageri zen, eta hori ez da onartzen Wikipedian, ikuspegi neutrala eman behar da (ikus «Wikipediari buruz» atala). --Xabier Armendaritz 2012-02-29, 13:08