Wikiproiektu:Idazlezainak/2018/Jarduerak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Formazio saioak[aldatu iturburu kodea]

Idazlezainak astean behin etortzen dira Donostiako Haur Liburutegira elkarrekin lanean aritzeko, zalantzak argitzeko eta elkarri gomendioak emateko. Hilabetean behin Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kide bat etortzen da eta Wikipediaren erabilera eta edizioan sakontzeko formazioa eskaintzeko.



Hauek dira aurten egin ditugun formazio saioak:

Erakusketa ibiltaria[aldatu iturburu kodea]

"Wikiliburutegiak" Erakusketa Ibiltarian Wikiliburutegiak GLAM egitasmoa eta Idazlezainek egiten duten lana azaltzen da. Bi poster eta aplikazio interaktibo batek osatzen dute erakusketa eta Donostiako liburutegietan ikusgai izango da 2018 urtean zehar. Bertan ikusi dezakegu zertan datzen liburutegi eta Wikipediaren arteko elkarlana eta aplikazio interaktibo baten bidez 2017an grabatu ziren 25 euskal idazleren ahotsak entzun daitezke.

Erakusketak ibilaldi hau egingo du:

Idazlezainak, Literatura Unibertsala wikitzen[aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroak 26an, Idazlezainak, "Literatura Unibertsala wikitzen" ekitaldia antolatu genuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan. Joxan Goikoetxea, Olatz Prat eta Josune Marinek Zeru horren infernuak, Shakespeareren sonetoak euskaraz ikuskizuna eskaini zuten. Donostiako liburuzainek, berriz, Idazlezainak egitasmoa aurkeztu eta beren esperientzia kontatu zuten. 2018an egindako lana liburu batean jaso eta hura aurkeztu zuten: Literatura unibertsaleko 54 autore.

Wikiradio[aldatu iturburu kodea]

"Idazlezainak" kanala wikiradion