Wikiproiektu eztabaida:Banderak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dut uste txantiloien izenekin itzulpena egin beharko genukeenik. Izan ere hori izan zen ingelesen arazo bat. Esan nuen bezala "country" eta delako hitzen lastrea zuten lehenago erabiltzen zirelako eta ez genuke harri berdinarekin tropesatu beharko, batez ere atzetik joanda. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:35, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Country beharrean zuzenean bandera erabili daiteke edo, arazorik badago, leku erabili. Guk ere arazo berdina dugu "hiri" kontzeptuarekin, ingeleraz egokiagoa den "settlement" erabiltzen dute... beraz bai, hitz egokia bilatu behar dugu aurrekik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:42, 13 Otsaila 2010 (UTC)
Sortu beharreko txantiloiak (gehiago badira, jarri lotura):
Ah! Eta oso garrantzitsua dena, nongo parametroa gehitu behar zaie txantiloiei, geografia zirriborro txantiloietarako, etab.--An13sa 10:40, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Zuk hasitako zerrendaren lekuan bertan taula antzeko bat sortu dut. Ez dira guztiak egongo baina dauden guztiak dira. Badaude txantiloi gehiago (flagteam, flagIOC...) apur bat desberdinak direnak baina guretzako eta momentuz ez dira garrantzitsuak. Ez dakit taularen banaketa ulertzeko azalpenik behar den. Oraintxe bertan ezin dut ezer gehiago egin eta moldatu ezazue nahi den bezala. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:15, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Agian nongo hori ez da beharrezkoa parametro hori beste nonbait existitzen bada. Ez da txantioi berezitu bat sortu beharrik. nongo erabiltzen duten txantiloietan moldaketa egin beharko da parametro hori eskuratzen jarrai dezan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:25, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Esan nahi dut nongo parametroa herrialdearen txantiloiaren barruan sartzean. Bestela artikulu batean geografia zirriborroa txantiloia jartzean zer jarriko dugu {{geografia zirriborroa|Euskal Herria|Euskal Herriko}}. Ulertzen didazu? Bestetik, nire ustez flagathlete eta country flagbio momentuz ez ditugu behar.--An13sa 11:32, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Uste dut kateak (string) moldatzeko txantiloiak sortzea posible dela. Labur esanda "Euskal Herria" sartu eta "Euskal Herriko" bueltatzen duen zerbait. Ez lirateke banderen kasurako bakarrik erabiliko, aurretik ere sortzeko beharra izan baitut beste kasu batean. Ez dut denborarik izan. Etorkizunean ere interesgarria izango litzateke horrelako zerbait sortuta izatea euskararen berezitasunak direla eta. Banderentzako erabili ez arren sortu egin behar ditut. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:13, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Joko Olinpikoak orain izanda ez dut momentu aproposagorik ezagutzen flagathlete erabiltzeko. Horregatik gehitu dut. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:17, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Adibidez, dominentzako {{domina}} erabiltzen genuen. Adibidea:

Usain Bolt

 JAM

.--An13sa 16:27, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Aukera bat izan daiteke {{domina}} honek bestea txertatzea, nongo hori erabili behar den bezala edo {{Agintaria EH-NA}} egiten duen bezala. Ez dakit, sistema martxan ikusi ostean ikusiko ditugu detaile hauek nola konpondu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:28, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Nongo horren inguruan pentsatzen egon naiz eta posible ikusten dut hori txantiloi batek egitea. 2006 urtean Theklanek honekin apur bat lotutako eztabaida bat ireki zuen (zenuen). Deklinabideena nahiko mekanikoa denez, arauak finkoak dira, eta herrialde/eskualde izenen formatua mugatua denez txantiloiekin automatikoki egin ahalko litzateke. Hau da, ez litzateke nongo parametrorik beharko. Eta garatu ezkero atzizki gehiago erabili ahal izango lirateke (nora, nondik, zeinen...) eta kategoria hau ezabatu.

Arazoa, ematekotan, a itsatsia ez duten izenak emango dute. Adibide bi bakarrik ezagutzen ditut: Euskal Herria, Erresuma Batua. Hauekin ez da "normal" egin behar (Espainia -> Espainiako). Gutxi badira erraza da baina askoz gehiago azaltzen badira dena nahasten joateko arriskua dago datu-base antzeko bat egin beharko litzatekeelako. Nire buruan funtzionatzen du; praktikan ez dakit. Dena den, kateak moldatzeko txantiloiak sortu behar direnez, naiz eta hemen ez erabili, lehenago denbora apur bat beharko nuke. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:21, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Esan ahal didazue zeintzuk diren deklinabideen arauak? Orain dagoena hau da:
  • Singularrak
  • "n", "m" edo "l"-s bukatzean
Portugal -> Portugalgo
Afganistan -> Afganistango
  • Orokorrean
Espainia -> Espainiako
  • Pluralak
Ameriketako Estatu Batuak -> Ameriketako Estatu Batuetako
Duda batzuk ditut:
  1. "n", "m" edo "l"-s bukatzean ez litzateke Portugaleko edo Afganistaneko izango? Biak daude onartuta?
  2. "El Salvador" eta horrelakoak ez lirateke El Salvadorreko izango?
TXiKik eztabaida horretan esandakoa ez zait argi geratu. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:30, 16 Otsaila 2010 (UTC)
Orokorra --> ko (Frantziako, Italiako...)
n, m eta l --> go (Afganistango, Surinamgo, Israelgo...)
y, r, s edo bokalez --> ko (Gibraltarko, El Salvadorko, Laosko...)
-a generikoa --> -a galtzen du (Euskal Herriko, Zeelanda Berriko...)
Herbehereak (plurala) --> etako (Herbehereetako, Komoreetako...)
t, g edo k --> eko (Irakeko, Hong Kongeko...)
Uste dut denak azaldu ditudala.--An13sa 13:19, 16 Otsaila 2010 (UTC)
Aiba! Batzuk pasatu zaizkit, bai. Bueno, hori azkenengo pausua denez oraindik ezer ez. Ea bihar edo etsirako kateentzako zerbait dudan. Hobe lehenbailehen. --Inorbez(erantzunak hemen) 17:33, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Haritik tiraka hona heldu naiz. Ez dut irakurtzeko astirik izan. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:42, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Wiki hauek erabiltzen dute gehigarri hau eta horrelako batean proba egin dut eta dena ondo joan da. Sortzea espero nuen txantiloiak baino aukera hobea da. Ez dakidana da zergatik ez dagoen ingelesezko Wikipedian (eta Wikipedietan orokorrean) instalatuta. Badaude mezu batzuk (1, 2) baina ez zait argi geratu. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:59, 18 Otsaila 2010 (UTC)

Denbora falta dela-eta ezin izan dut proposamen hau sakon irakurri :-( Dena dela, ahal den neurrian laguntzeko prest, TXiKiBoTekin behintzat! ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:05, 19 Otsaila 2010 (UTC)