Wikiproiektu eztabaida:Historia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, oso ideia ona iruditzen zait wikiproiektu hau. Historia maite dut, eta parte hartzeko gogo handia daukat, nahiz eta asti handirik ez izan.

Ez dakit iradokizun ona (edo egiteko erraza hobe esanda) ote den, baina azala aldatuko nuke. Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidea baino ez da agertzen. Euskal Wikipedian historiako artikulu eta kategoria andana daude, nahiko era desordenatuta batzutan. Katalanezko Historia Atarian, adibidez, nire ustez arlo desberdinak ongi ordenatuta agertzen dira: historia eremu geografikoen arabera, historia gaiaren arabera, historiako zientza laguntzaileak (eta, ondoren, nik, historia aroaren arabera, edo horrelako zerbait, jarriko nuke). Zer iruditu?—Uterga 18:36, 13 Apirila 2007 (UTC)