Zahagi dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zahagi dantza.

Zahagi dantza Goizuetan eta Markinan inauterietan dantzatzen den dantza herrikoia da.

Goizuetan negu osoan lanean pasa ondoren herrira bueltatzen den ikazkin baten istorioa antzezten du.[1] Ikazkinaren paperean dagoenak, zahagia du bizkarrean eta aurpegia beltzez margoturik eta ohitura da herriko nesken atzetik joatea musu ematen, hauek makilekin defendatzen diren bitartean.[1] Dantzari dagokionez, makila duten neska-mutilak bi lerrotan jartzen dira, bata besteari begira eta makilak goitik jotzen dituzten bitartean aurrekoarekin, zahagia dutenek (bi pertsona) alde batetik bestera dabiltza dantzan, azkenik, makilak jaistearekin batera, itzulipurdi bat egiten dutelarik.

Markinan hartzaren pertsonaiaren atzetik dantzatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]