Zarakar-kimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarakar-kimoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaKretzschmaria
Espeziea Kretzschmaria deusta

Zarakar-kimoa (Kretzschmaria deusta edo Ustulina deusta) Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Oso haragi latza eta zaila kontsumorako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Itxura askotakoa, garapen-fasearen arabera. Hasieran, zarakar zuri txikien gisa agertzen da, ertz konkortu samarrekin eta erdian gris-berdexka kolorea duela. Masa txiki hauek elkartzen eta gehiago handitzen joaten dira, zarakar beltz bat osatuz, material erretakoaren edo ikatzaren itxurarekin, gainazal irregularrekoa, anpoiladuna eta latza, errauts hautsez estalita bezala. Ebakiduran esporak dauden 1 mm diametroko espazio hutsak ikusten dira.[2]

Etimologia: Deusta epitetoa latinetik dator, erreta, esan nahi duen "deustus" hitzetik. Bere kolore beltzaxkatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen ezaugarriak direla eta nahastezina da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan aurki daiteke, batez ere, pagoen motzondo eta sustrai hiletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu ososa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 818 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 571 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 505 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]