Zarrabete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako antzinako modeloa, XVIII. mendekoa.

Zarrabetea hari instrumentu zaharra da, tekladuna eta eskuaz gurpil bati eragiten jotzen dena, "bibolin mekaniko" baten moduan.

Europako hainbat tokitan jo izan da tradizionalki, bai eta Euskal Herrian ere, gaur egun erabat desagerturik dagoen arren. Lehenengo aipamenak IX. mendekoak dira, Erdi Aroan, musika sakroarekin lotutakoak. Geurean, tresna agertzen den azkeneko testuak XVIII. eta XIX. mendekoak dira.

Gaur egun, musika tradizionalan erabiltzen da oraindik, gaitaren antzeko soinua sortuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.