Edukira joan

Zeleborn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeleborn
Legendarium
Argitalpena
SortzaileaJ. R. R. Tolkien
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaCeleborn
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaGaladhon
Ezkontidea(k)Galadriel
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakMelkor

Celeborn (elfoeraz Zilarrezko zuhaitza)Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da, Erdialdeko Lurralde guztiko jaun elforik jakintsu eta boteretsuenetako bat. Zuhaitzen Aroetan, Endorren gaztaroan jaiotako sindar azpiadarreko elfoa zen. Belerianden bizi izan zen, Doriath erresuman, hau suntsitua izan aurretik. Thingol erregearen senidea zen. Han Galadriel ezagutu zuen honek hiriburua zen Menegrothera eginiko bisita batean, eta zehaztu gabeko denbora epe baten ondoren (Eguzkiaren Lehen Aroan) ezkondu egin ziren eta alaba bakarra izan zuten, Celebrian izenekoa.

Beleriand urpean hondoratu zenean, Celeborn eta Galadriel Lindonera abiatu ziren, non Eguzkiaren Bigarren Aroko zortzigarren menderaino bizi izan ziren, garai horretan Eregionen ezarri zirelarik. Handik denbora batera, Zeleborn eta Galadriel joan egin ziren eta Lothlorien erresuma sortu zuten, Celebranten, denborarekin Sauronen etsairik handienetako bat bihurtu zen elfo erresuma bat.

Eraztunaren Gerran, Celebornek eta Galadrielek Eraztunaren Elkartearen kideak hartu zituzten eta opariak eta aholkuak eman zizkieten. Beranduago, Lothlorien Oihan Beltzean kokatuta zegoen Dol Guldurretik zuzendutako hiru erasotik onik irten zen. Eraso hauek Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urteko martxoak 11, 15 eta 22an gertatu ziren. Gerra amaitu eta gutxira, Galadrielek Dol Guldurreko harresiak bota zituen, eta tokia garbi geratu zen (Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urteko martxoak 28an). Apirilak 6an Celebornek Thranduilekin topo egin zuen eta elkarren artean banatu zuten Oihan Beltza (gainera Hosto Berdeen Oihana edo Eryn Lasgalen deitzera pasako zena): Thranduilek iparraldeko zatiarekin geratzea erabaki zuen, Celebornek hegoaldekoa nahiago izan zuen bitartean, eta Ekialdeko Lorien deitu zuen. Erdian geratzen zen zatia Beornidei eta Oihaneko Gizakiei eman zieten.

Galadriel abiatu ondoren, Celeborn berehala nekatu zen eta Rivendelera erretiratu zen. Baina handik denbora batera, zehazki noiz izan zen ezagutzen ez den arren, Celeborn bera ere Aman edo Lurralde Ustelezinetara abiatu zen.

« Zuhaitzaren enborrean pausatzen ziren bi eserlekutan, eta adar baten paliopean, Celeborn Jauna eta Galadriel zeuden. Apopiloei ongietorria emateko altxatu ziren, elfoen ohituren arabera, baita errege boteretsutzat hartzen zirenenak ere. Oso altuak ziren, eta Dama ez zen Jauna baino txikiagoa, eta ederrak eta grabeak. Zuriz jantzita zeuden eta Damaren ilea urrezkoa zen eta Celeborn Jaunarena zilarrezkoa, luzea eta distiratsua; baina ez zegoen zahartzaro zantzurik eurengan, euren begien sakontasunean izan ezik, hauek sarkorrak baitziren lantzak bezala izarren argitan eta hala ere sakonak, oroitzapen putzuak bezala. Eraztunen Jauna, "Galadrielen Ispilua" »


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]