Gabon!
Hemen daduen biografia batzuen kategoriak osatuz, "emakume aktibistak" kategoriarekin egin dut topo. Hala ere zalantzan batzuk ditut kategoria horri buruz (eta hedaduraz, "aktibistak" kategoriari buruz). Izan ere, oso pertsona ezberdinak jasotzen ditu kategoria horrek; agian "aktibista" kontzeptua oso argi ez dagoelarik. Zein edo zer da "aktibista" bat?
-Desobedientzia eraldaketa-tresna izan duen pertsona bat? (Intsumisoak edo gaztetxeetako militanteak, adibidez).
-Edozein erakunde klandestinotan militatu duen pertsona bat? (orduan munduko iraultzaile guztiak aktibistak ziratekeen).
-Aktibistak politikariak direla esan daiteke, baina politikari denak aktibista al dira? Kontutan hartu behar dugu ere bai jende asko politika instituzionalean ere "zerbait aldatzeko asmoz" sartzen dela, beraz politikari guztiak "aktibista" lirateke? Politika instituzionalean aritutako pertsona bat aktibista izan daiteke honek "eskubideen hedadura" badakar soilik? (Adibidez, ekologistak, feministak edo sindikalistak...). Hemen arrisku bat dago, izan ere, "eskubideen hedapena" edo "politika eraldatzailea" auskalo zer diren.
-Erakunde armatu klandestino batean aritutako norbait aktibista bat al da?
-Filantropo bat aktibista bat al da?
Gainera halako sailkapenak oso nahasiak dira, pertsona batek halako kausa bat babestu dezake egun politika desobedientetik eta bihar politka instituzionaletik. Hori beti al da aktibista edo soilik etapa batean? Oso aberatsa den pertsona batek "kausaren alde dirua jartzen" badu aktibista izango zatekeen?
Nire aldetik bost emakume sartu ditutu "emakume aktibistak" kategorian: Anastasija Bitsenko, Vera Figner, Irina Kakhovskaia, Fania Kaplan eta Poliksena Xixkina. Lehen lauak atentatugileak ziren, ("erakunde armatu klandestinoko kideak"). Laurak politikari bezala ere sartu ditut, baina uste dut "Politikari" bezala soilik definitzea pixka bat eskas geratuko zatekeela. Bosgarrena, Xixkina, errusiar sufragista bat izan zen, bide legalak jorratu zituena, baina aldaketa sakoneko baten alde militatu zuena.
Ez dakit ondo egin al dudan, zalantza hori dut nik, ea argitzen didazuen.
Eskerrik asko.