Alter ego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álter ego» orritik birbideratua)
Bere alter egoaren aurka karta-jokoan

Alter ego (latinez beste ni) pertsona baten bigarren pertsonalitatea edo izaera adierazteko erabiltzen den lokuzioa da. XIX. mende hasieran erabili zen aurreneko aldiz, lehenbiziko psikologoek eskizofrenia deskribatu zutenean.

Alter ego esapidea maiz erabiltzen da literatur analisietan, psikologikoki berdinak diren pertsonaiak deskribatzeko, baita obra bateko pertsonaia egilearen alter ego modura deskribatzeko ere, pertsonaia horrek autoreak hala nahita, bere antza duenean.

Alter ego literarioaren adibide kanoniko bat 1886ko Robert Louis Stevensonen Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde nobelan dago. Liburu horretan alter egoa erabili zuen egileak ongia eta gaizkia pertsona beraren baitan existitzen zirela adierazteko. Edward Hyde pertsonaiak Jekyll doktorearen "beste ni"-a errepresentatzen du kasu horretan, gizarte arauek geldiarazten duten psikopata bat, doktorearekin gorputza partekatzen duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.